barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 14 cd elgoibar mendeurren batzordea1917 2017Club Deportivo Elgoibarrek 2017an beteko ditu 100 urte, eta urtemuga ospatzeko C.D. Elgoibarren urteurren batzordea sortu dute kirol taldeari lotutako hainbat herritarrek. Urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu nahi ditu batzordeak, eta horietako bat da mendeurren ekitaldietarako logotipo lehiaketa.

Club Deportivo Elgoibarren Mendeurrena ospatzeko logotipo baten diseinurako lehiaketa antolatu du C.D. Elgoibarren mendeurren batzordeak. Lehiaketaren oinarrietan jasota dagoenez, logotipoa diseinu artistikoa, oraingoa, xinplea eta erraz ezagutzeko modukoa izan behar da, bai eta Club Deportivo Elgoibar identifikatzeko egokia ere. Ez dute argazkirik onartuko. Lanak abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira klubak Mintxetan duen egoitzan. Irabazlearen izena, berriz, 2016ko urtarrilaren 17an ezagutaraziko dute. 300 euroko sari bakarra banatuko dute.

2015 10 14 cd elgoibar harmarriak

• 100 urte futbolean

Elgoibarko futbol kluba sortzeko ideia 1915. urte inguruan gorpuzten hasi zen zenbait elgoibartar futbolzaleren buruan. Urte hartan bertan, Ricardo Astigarraga, Rufino Unzueta, Demetrio Vallejo eta Juan Belokik Elgoibar Football Club izeneko taldea osatu zuen eta bi urte beranduago, 1917an, federatu egin ziren. Gipuzkoako futbol federazioa bera 1918ko apirilaren 25ean eratu zen ofizialki. 1917. urteko talde hura, C.D. Elgoibar elkartearen lehendabiziko futbol taldea izan zen, Elgoibar Football Club izena zuen arren (1940an, Tomas Zubizarreta presidente zela, hartu zuen Club Deportibo Elgoibar izena). Jokalariek, futbol zelaiko zereginaz gain, klubaren ordezkapen eta zuzendaritza lanak bete behar izaten zituzten. Klubaren finantzaketa, bazkide batzuen laguntzaz, beraien kontu zeramaten. Lehen presidentea Demetrio Vallejo izan zen eta jokalari eta zuzendaritzako kideak, -denak ez badaude ere- honako hauek ziren: Sebastian Unzila, Jose Ansola, Juan Etxaniz, Ricardo Astigarraga, Silvestre Ziaran, Rufino Unzueta, Ildefonso Zabaleta, Demetrio Vallejo, Prudencio Etxaniz, Satur Unzilla, Doroteo Rementeria... 

Hasieran, San Roke auzoko “Azkube” futbol zelaian jokatzen zuten futbolean; gero 1925-26 denboraldian, Lerungo futbol zelaia estreinakoz zapaldu zuten eta 1993an, Leruni agur esan eta Mintxetako futbol zelaian jokatzen hasi ziren. Futbolaz gain, txirrindularitza eta atletismoa zeuden C.D.ren baitan. 

2015 10 14 cd elgoibar logotipo arg zaharra

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken