barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 16 btt debabarrena 2014Beste urte batez, ehunka mendi bizikleta zale batuko dira Debabarreneko BTT Martxaren zazpigarren edizioan. Urriaren 18an egingo da, igandez, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Urriaren 16ra arte, kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.

Beste urte batez, ehunka mendi bizikleta zale batuko dira Debabarreneko BTT Martxaren zazpigarren edizioan. Urriaren 18an egingo da, igandez, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Urriaren 16ra arte, kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.

Ohi bezala, irteera eta helmuga puntua Elgoibarko Mintxeta Kirol Gunean egongo da. Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera probari. Parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: bata laburra, 25 kilometrokoa, eta bestea luzea, 45 kilometrokoa.

Inskripzioari dagokionean, urriaren 14ra arte, txirrindularitzan federatuek 12 euro ordaindu behar dute eta federatuta ez daudenek 15 euro. Egun horretatik aurrera, 3 euro gehiago ordaindu beharko da. Parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute opari.

Ibilbidean bi anoa postu jarriko dira eta amaieran beste bat. Anbulantzia zerbitzua, dutxak, bizikleta garbitzeko tokia eta laguntza teknikoa izango dira parte-hartzaileentzat. Ohi bezala, proba amaitutakoan, partaide guztien artean opariak zozkatuko dira, eskualdeko kirol zein turismo arloko enpresei esker: asteburuko egonaldiak, bazkariak edo afariak, kirol materiala, produktu gastronomikoak...

•Martxa herrikoia

Proba hau Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa Garapen Agentziak elkarrekin antolatzen dute, Debemen eta eskualdeko BTT kluben laguntzarekin. Martxa herrikoia da, ez lehiakorra. Mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea du helburu. Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com 

Iaz, 373 mendi bizikleta zalek hartu zuten parte BTT martxaren seigarren ekinaldian. 

2015 09 15 btt2013

Komunitatea

dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.
juliette-binoche-aktore-frantsesak-gaur-jasoko-du-donostia-saria
Butaka Gorria
David Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.
gaur-inauguratuko-da-donostiako-70-zinemaldia
Butaka Gorria
Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken