barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 18 azkarate oierariznabarretaOier Ariznabarreta durangarrak Azkarateko maldetan primeran moldatzen dela erakutsi du, beste behin ere, -Bost ediziotatik lau irabazi ditu eta 2012koan ez zuen parte hartu-. Gaur gainera, 23 minutuz azpitik egin du igoera estreinakoz. Alabaina, David Slaterren errekorretik (20:40) urrun geratu da. Britainiarra izan da helmuga marran Ariznabarreta zoriontzen lehena. Bizikletaz, Mikel Garate azkoitiarra izan da azkarrena. (sailkapena eta argazkiak dauzka)

Elgoibarko V. Maala Azkarate Igoera jokatuko dute gaur goizean (uztailak 18), Maalako jaien barruan. Ohi duten legez, txirrindulariak irten dira lehendabizi. 5,9 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten Maalatik Azkarate gainera arte. Mikel Garate txirrindulari azkoitiarra ailegatu da lehen postuan, 16:09ko denborarekin. Hortaz, ez du ondu Aitor Hernandez ermuarrak 2012ko igoeran ezarri zuen errekorra: hamabost minutu eta bost segundo. Iaz gertatu zen moduan, Ramon Garcia elgoibartarra heldu da bigarren, irabazlearengandik zortzi segundora (16:17). Iazko irabazlea, Iban Gonzalez iritsi da hirugarren postuan, 16:30eko denborarekin. Guztira 33 lagunek hartu dute parte proban.

2015 07 18 azkarate bizikleta

• Ariznabarretaren laugarren garaipena
Txirrindularien ostean, antxitxikariak irten dira Maalatik. 21 lagunek hartu dute parte eta Oier Ariznabarreta durangarra izan da jaun eta jabe. Ez du areriorik izan eta denbora oso ona egin du gainera, orain arte jokatu dituen lau igoeretan lortu duen onena. Hogeita bi minutu eta 41 segundoan osatu du ibilbidea. David Slaterrek 1981ean egin zuen errekorretik bi minutu eta segundo bakarrera, hala ere. Slater bera zegoen gaur helmuga marran, Azkarateko igoerari buruzko dokumental bat grabatzera etorri baita semearekin batera. Slater bera izan da Ariznabarreta zoriontzen aurrenekoa. Durangarrak berak 1981ean eginiko errekorra "sekulakoa" dela esan dio. Ariznabarretak hiru minutuko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Iosu Uriarte markinarrari (25:46). Jon Revert mendaroarra sailkatu da hirugarren postuan (26:23)

 

Komunitatea

scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken