barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 12 ainhoalendinez marimurumendiBeasainen hasi eta amaitu diren iraupen luzeko hiru mendi proba jokatu dira asteburuan: Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi. Joseba Elustondo elgoibartarrak 35 ordu eta 48 minutuan amaitu zuen lehenengoa, 168 kilometroko ultratrail mendi proba. Goierriko Bi Handiak proban 13 elgoibartarrek hartu zuten parte, tartean hiru emakumek; eta azkenik, Ainhoa Lendinezek bigarren postua eskuratu zuen estreinako aldiz egin duten Marimurumendi mendi maratoian (sailkapenak, argazkiak eta bideoak dauzka)

I. Marimurumendi Mendi Maratoiaren aurreneko irabazlea Iker Zurutuza izan da gizonetan, eta Itziar Andueza beasaindarra emakumeetan. Ainhoa Lendinez elgoibartarra bigarren postuan sartu zen helmugan. Bere esanetan, bizitzan egin duen lasterketa politena izan da eta baita orain arte egin duen onena ere.

Eva Fernandez kantabriarrak eta Lendinez berak hartu zuten lasterketaren burua hasieratik eta aurreneko postu horietan mantendu ziren biak azken kilometroetara arte. Lendinezek indarrez ikusi zuen bere burua 38. kilometroan, proba amaitzeko lau kilometroren faltan, eta Fernandezen pareraino iristeko ahalegina egin zuen. Lortu zuen liderrarekin bat egitea eta baita atzean lagatzea ere. Hala, 41. kilometrotik lehen postuan pasa zen Lendinez, baina bikiak igo zitzaizkion orduan. ìBeasainen sartuta nengoela bikiak igo zitzaizkidan eta hirugarren eta laugarren zetozenek aurrea hartu zidaten. Ezin nuen sinistu! lurrean nengoen ia, ezin mugituta. Han zegoen mutil batek behatzak gogortu eta gemeloak jaitsi zirenean berriz atera nintzen zistu bizian. Bigarren zihoana harrapatu nuen baina lehenengoa harrapatzeko aukerarik ez nuen izan. Pena, txapela oso gertu neukalako, bikiak igoko ez balira txapela buruan izango nuke, seguru, denborak ikusi besterik ez dago, segundoak atera zizkidan, baina halakoa da kirola. Ni honekin geratzen naiz: 41. kilometroan galdu nuen txapela, baina ez garaipena!”. Itziar Andueza irabazlearengandik 17 segundora sartu zen helmugan Lendinez, lau ordu, 37 minutu eta 50 segundoko denborarekin. Olabarriako Amaia Intsausti sailkatu zen hirugarren postuan (4:38:14). (sailkapen osoa)

• Joseba Elustondok 35 orduan amaitu zuen Ehunmilak proba

241 lagun batu ziren barixaku arratsaldean, Beasainen, Ehunmilak 168 kilometroko mendi lasterketaren irteeran. 150 lagunek lortu zuten proba gogor hau amaitzea eta Imanol Alesonek irabazi zuen proba, hirugarrengoz. Azkoitiarrak 24:11:00ko denbora behar izan zuen 168 kilometroak osatzeko. Bi elgoibartarrek hartu zuten parte proban, Joseba Elustondok eta Iban Fernandezek. 75. postuan sailkatu zen Elustondo, 35:48:42ko denborarekin. Fernandezek, berriz, ezin izan zuen proba amaitu. San Adrianera (139. kilometroan) iritsi baino lehen laga zuen proba. (Ehunmilak probako sailkapena)

• 13 elgoibartar Goierriko Bi Handietan

Iokin Garai oñatiarrak irabazi du aurtengo Goierriko Bi handiak proba. Irabazleak 10:13:50eko denboran osatu zituen ibilbideko 88 kilometroak. Emakumezkoetan, Silvia Trigueros abadiñoarra izan zen azkarrena 12:15:34ko denbora eginda (sailkapen nagusia). Gure ordezkariei dagokionez, 13 elgoibartarrek amaitu zuten proba, tartean hiru emakumezkok. Hona hemen elgoibartarren sailkapena:

  • 17. Gorka de la Horra (12:09:08)
  • 71. Josu Idiakez (14:11:01)
  • 155. Angel Quintana (16:23:52)
  • 165. Lander Azpiazu (16:28:36)
  • 225. Mikel Arosa (17:40:49)
  • 226. Julen Salaberria (17:40:51)
  • 227. Haritz Arribillaga (17:40:52)
  • 319. Fernando Calvo (20:48:23)
  • 329. Jon Peli Uriguen (21:02:01)
  • 330. Ekaitz Baskaran (21:02:03)
  • 18. Izaskun Hurtado (19:58:04)
  • 20. Ane San Martin (20:48:32)
  • 21. Arantza Beristain (21:02:10)

Edu Uribek Azkarate gainean grabatutako bideoa: 

 

2015 07 12 goierrikobihandiak elgrrak

2015 07 13 marimurumendi lehen3emakumeak

2015 07 12 josebaelustondo ehunmilak

2015 07 12 Goierriko2handiak gorkadelahorra

2015 07 12 Goierriko2handiak josuidiakez

2015 07 12 Goierriko2handiak angelquintana mikelurkia

2015 07 12 Goierriko2handiak landerazpiazu

 

 

Lotura duten albisteak:

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken