barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Udalak Azkue auzoan, IMH eta Makina Erremintaren museoaren artean, eraiki duen kiroldegi berria inauguratuko dute bihar, hilak 6, Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko baita bertan. Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak kirol instalazio berriari buruzko xehetasunen berri eman dio barren.eus atariari.

Eskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak VIII. Emakumezkoen Lau Nazioen Torneoa jokatuko du, ekainaren 6an eta 7an, Elgoibarko IMH kiroldegian. Hortaz, kiroldegi berriaren inaugurazioa izango da.

Galizia eta Valentziako selekzioen arteko partidarekin hasiko da txapelketa zapatu honetan, 17:00etan. Ondoren, 19:00etan, Kataluniako eta Euskadiko selekzioek jokatuko dute elkarren aurka. Domekako jardunaldia 10:30ean hasiko da, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokarekin. Finala 12:30ean hasiko da.

Komunitatea

waspp-a-eta-kalabazin-pastela
Ainhoa Lendinez
Aurreko post-ean (Covid-19) azaldu nizuen nola ari naizen pasatzen konfinamendua. Ba al dakizue zein izan den nire azken errezeta?  Wasapp-a itzaltzea.
hh-0-1eko-matrikulazio-aldia-zabalik-ikastolan-2
Elgoibar Ikastola
 2019-20 urteetan jaiotako haurrentzat matrikulazio epea zabalik Ikastolan maiatzaren 18tik aurrera.
nerabeak-konfinamenduan
Gaztelekua
Nerabezaroan, helduekiko autonomia eta independentziak garrantzia hartzen du eta horregatik, konfinamendu egoerak eragin handia du bizitzako ziklo honetan aurkitzen direnengan.
covid-19
Ainhoa Lendinez
-Joxerra, esaldi hau zuzena al da? -Jesus, neska. Ez da horren inportantea.
ikastolaren-alde-dena-emanda-joan-da-agustin-gorostiza
Elgoibar Ikastola
Egun Elgoibar Ikastola osatzen dugunok atsekabe handiz jakin dugu Agustin Gorostizaren heriotza, hainbeste urtetan bertako zuzendari ekonomikoa izana, eta buru-belarri aritu izan zena hasierako amets hura egun den errealitate bihurtzeko. Esan beharrik ez dago, familiaren eta hurbilekoen nahigabean lagun gaituzuela.
bideoa-emakumearen-egoera-nafarroako-konkistaren-testuinguruan
Ilumberri achademia
XVI. mendean sortzen da estatu modernoa. Aro modernoan botere politiko, militar, instituzional, erlijioso eta ekonomikoak zentralizatzea izango da helburua, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egongo da eraso horren jomugan, eta gizartean zuen espazioa galduko du. 
konfinamenduari-ogia
Ainhoa Lendinez
-Zer moduz konfinamendua, Ainho? -Ba egia esan, zoragarri! -No me jodas, Ainho. -Ba... egia da, labur geratuko zait konfinamendua... -En fin. 
gosari-askotarikoak-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Saharako egonaldia hitz batez laburbildu beharko banu, hauxe aukeratuko nuke: lasaitasuna. 
porru-pudinga-mendiko-errezeta
Ainhoa Lendinez
Coronavirus, 2020! Kanpoan ez denez giro, mendi buelta bat egin ostean, plan ezin hobea da sukaldean aritzea. Porruekin eginiko puding-aren errezetarekin nator gaur.
xvi-mendeko-untzigintza-izan-dute-mintzagai-aro-modernoari-buruzko-zikloan
Ilumberri achademia
Elgoibarko Izarrak antolatuta, Aro Modernoari buruzko hitzaldi zikloa XVI. mendeko untzigintzari buruzko hitzaldiarekin hasi da. Lourdes Odriozola Errenteriako historialariak eman du.
zelatun-hernio-martxoaren-15ean
Morkaiko
Morkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zelatun-Hernio.
ogi-terapeutikoa
Ainhoa Lendinez
Al pan pan, y al vino vino! Zelako gauza ederra den ogia, ezta?
herensugearen-itzulera-kapituluka
herensugearenitzulera
Errasti-De la Maza familiak 2018an argitaratutako Herensugearen itzulera liburuaren lehen atala duzue honakoa.
elgoibar-inguruko-mendiak-ezagutzen
Morkaiko
Haize indartsuen ondorioz, mendi irteera aldatu genuen joan den domekan.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken