barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 15 euskadikokrostxapivanKrosaren esentzia ugarik bat egin zuten domekan Mintxetan, euripean eta lokatz artean jokatu baitzuten Euskadiko kros txapelketaren 51. edizioa. Gizonezkoen lasterketa nagusian Ivan Fernandez gasteiztarrak eskuratu zuen titulua, jarraian lortzen duen zazpigarrena, eta hala, aurrea hartu dio Euskadiko sei txapelketa irabaziak zituen Ivan Sanchezi. Emakumezkoetan erakustaldia eskaini zuen Trihas Gebrek, eta Maite Maiora mendaroarrak meritu handiko hirugarren postua lortu zuen (argazkiak dauzka)

Estreinakoz jokatu da Elgoibarren Euskadiko kros txapelketa. 700 atleta inguruk hartu zuten parte, eta Mintxetako zirkuituak berez duen gogortasunaz gainera, euriari eta lokatzari egin behar izan zioten aurre guztiek. Kros ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten Mintxetan batutako lagunek, aurtengo Mugertza krosa jokatu eta hogei egun eskasera. 

• Maiora podiumean

2015 02 15 euskadikokrostxamaiora

 Emakumezkoen lasterketa nagusian, erakustaldia eman zuen Trihas Gebrek, Donostian bizi den etiopiar jatorriko atletak. Iaz lortu zuen nazionalitate espainiarra. Minutu bat eta hamar segundoko aldea atera zion irabazleak bigarren sailkatuari, Majida Maayouf marokiarrari. Hortaz, hirugarren postuan helmugaratu zen Ainhoa Sanzek eskuratu zuen zilarrezko domina eta brontzezkoa Maite Maiora mendaroarrarentzat izan zen. 

• Ivan Fernandezez zazpigarren garaipena

 Gizonezketan El Hassan Oubaddi gailendu zen (35:28), Barakaldon bizi den marokoarra. Hortaz, ez zen Euskadiko txapelketako lehian sartu, eta bigarren postuan helmugaratu zen Ivan Fernandez gasteiztarrak eskuratu zuen titulua. Fernandezek zazpigarrengoz irabazi du Euskadiko txapelketa, guztiak errenkadan. Hala, Ivan Sanchez arabarrarekin partekatzen zuen errekorra –sei garaipen zituzten atzo arte biek- bere esku du orain. Lasterketan hamabi segundoko aldea atera zion Oubaddik Fernandezi. Youssef Fathi sailkatu zen hirugarren, irabazlearengandik minutu eta hamaika segundora. Honek ere ezin zuen Euskadiko txapelketan parte hartu ordea, eta Eneko Agirrezabal segurarrak lortu zuen txapeldunorde izatea.

ARGAZKIAK:

 

Komunitatea

bizkaiako-ikuspegi-ederra-intxorta-gainetik
barren.eus
Iaz haizete indartsuen ondorioz bertan behera laga genuen mendi irteera egin genuen domekan Intxorta mendira.
saguzarrak-ikusi-eta-entzun
Morkaiko
Aurreko barixakuan saguzarren mundua gertutik ezagutzeko irteera egin genuen inguruko natura eta ondarea ezagutzeko irteera zikloaren barruan.
hiru-haundiak
Ainhoa Lendinez
Bizitzan gehien sufritu dudan eguna. Horrela gogoratuko dut 2018ko Hiru Haundiak proba. Beldurrak, anemia, entrenamendu falta... ez dago aitzakiarik. Loramenek ezaugarri batzuk dauzka, buruz eta gorputzez, eta Hiru Haundiak handiegiak izan dira aurten berarentzat.
giza-eskubideen-zine-zikloa-urriaren-18-eta-25ean
Herritarren Bizikidetza Taldea
Elgoibarko Herritarren Bizikidetza Taldeak eta Ongarri zine-klubak giza-eskubideen inguruko zine-zikloa antolatu dugu. Urriaren 18an Lesa Humanitat eskainiko dugu eta hilaren 25ean In dialogue, Xuban Intxausti zuzendariak berak aurkeztuta.
ate-irekien-eguna-gaztelekuan
Gaztelekua
Gaztelekuan, ate irekien eguna antolatu dugu, urriaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko zazpietan, erabiltzaileen guraso, hezitzaile, bizilagun eta zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat.
mendira-joan-mundura-jin
Ainhoa Lendinez
Beldurrez joan nintzen, burdina-anemia gainditu berritan. Igonek, ere, osatu berri zeukan oina. Erronka handia zen guretzat, orain arteko handiena. Zazpi eguneko mendi bidaia, Andorrako eta Kataluniako Pirinioetan barrena.
psr-3-etapa
Ainhoa Lendinez
"Gaurkoa etapa nagusia da, luzeena eta gogorrena. 22. kilometrora iristen garela ikusteak asko lagunduko dit psikologikoki, Igone". Hankak uste baino askoz hobeto esnatu zaizkigu gaur eta solasaldi ederrean egin ditugu lehen kilometroak eta orduak. Lasai-lasai, gehiegi estutu gabe.
psr-gure-mendi-bidaia
Ainhoa Lendinez
2018an zerbait ezberdina egin nahi nuen, dortsala jantzita, baina zerbait berezia. Urtebe eta erdi inguru da Igonek eta biok elkar ezagutu genuela. Amets egiten duen pertsona iruditu zitzaidan hasieratik eta horregatik jo nuen harengana: amets bat elkarrekin gauza genezakeen susmoa neukan. Bete-betean asmatu nuen.
bizitzan-oinez-eta-lasai-camilleren-xendra
Ainhoa Lendinez
Lofotenetik iritsi eta muxu bat emanez agurtu nituen eskiak garajean. Apirilak 8 egun baino ez zeuzkan eginak, eta gogotsu nengoen mendi lasterketetan hasteko. Gutxi entrenatuta ere, Arrasate-Udalatx eta Aloñako mendi lasterketetan atera nahi nuen. Eguraldi makurra izanagatik, goizean goiz hainbat korrika saio egin nituen bi astean. Ederra izan zen. Buruak baietz esaten zidan, eta gorputzak ere bai.
mendia-elikadura-eta-osasuna
Ainhoa Lendinez
Urte eta erdi inguru da elikadura errotik eta erabat aldatu nuela. Aldaketa horrek, neurri handi batean, bizitza bera ere aldatu zidala esango nuke. Ordutik elikadura aholkuak ematen saiatu naiz inguruko lagun eta senideei; ez noski, arlo honetan daukadan jakituragatik, nik neuk bizitako esperientzia kontatuz, zerbait laguntzeko asmoz, baizik.
zintzilik
Ainhoa Lendinez
Zintzilik. Harietatik zintzilik txotxongiloak, eta adarretatik saguzarrak. Zintzilik leihoetan arropa bustiak, eta kanpandorreetan kanpaiak.
ikastolaren-eguna-bizia-delako
Elgoibar Ikastola
Ekainaren 2an Ikastolaren eguna ospatuko da ikasturteari jai giroan bukaera emateko. Ekintzaz beteriko eguna izango da.
154-lagun-saretu-ditugu-mendaron-baietz-500-lortu
Gure Esku Dago Mendaro
Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok egin nahi duen giza kate handirako Mendarotik 500 lagun lortzeko erronka geure egin dugu. Dagoeneko 154 lagun saretu dira, baina asko falta ditugu oraindik.
langile-gazteen-esperientziak
Jaiki Gazte Taldea
Gazteok lan munduan bizi ditugun zapalkuntza eta egoera prekarioak azaleratzeko bideo kanpaina jarri dugu martxan Jaikitik, Elgoibarko zenbait gazteren testigantzak bildu eta horiek salatuz. 
andutzeko-gailurrean
Morkaiko
Joan den igandean Andutzera egin genuen ibilaldia, ikastetxeekin batera antolatzen ditugun irteeretan.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken

 

Elgoibar/Mendaro Twitter

MikelMoso @horrorlosers Igualito, esculpido en la iglesia de Elgoibar.
38mreplyretweetfavorite
NomadaBikes Destinan 5 millones de euros para completar la ciclovía entre Eibar y Elgoibar https://t.co/IGwWJ7Rbgo
5hreplyretweetfavorite
Ioseba14 Aprendiendo por el camino en Elgoibar, Pais Vasco, Spain https://t.co/1CJ8qW6aaU
5hreplyretweetfavorite
teledonosti Una puesta de largo sobre ruedas https://t.co/yg9vRXvahC
6hreplyretweetfavorite
IMH_Elgoibar [GRADUA] Datorren urtean ingeniaritza ikasteko asmoa duzu? Ezagutu ezazu gure Gradu Duala bihar egingo dugun inform… https://t.co/uoM1Z5jlbL
6hreplyretweetfavorite