barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 pala misto elgoibar finalerdiak upeElgoibarko III. Pala Misto Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituzten atzo, eguaztena, eta argitu da barixakuko finala jokatuko duten bi bikoteak zein izango diren.

 

Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak Leire Etxanizek eta Iker Oñederrak osatutakoaren aurka jokatuko dute pala misto txapelketako finala. Barixaku honetan jokatuko da finala, 19:00etan hasita, Kalegoen plazako frontoian.

Sekula baino bikote gehiagok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Guztira 24 bikotek eman zuten izena eta joan den irailaren 21ean hasi zen txapelketa. Lau multzotan banatuta lehiatu ziren lehenik eta puntu gehien lortu zituzten bikoteak sailkatu ziren kanporaketak jokatzeko. Lau bikoterik onenek atzo jokatu zituzten finalerdiak. Lehenengoan, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak 22 eta 20 irabazi zion Upe Gonzalezek eta Mikel Lopezek osatutako bikoteari. Partida gogorra eta luzea jokatu zuten eta lau pilotariek behin baino gehiagotan hartu behar izan zuten atseden, nekearen eta beroaren eraginez. Azken txanpara berdinduta ailegatu ziren arren, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak irabazi zuten partida, eta honenbestez, finalerako txartela. Duela bi urte, Pala misto txapelketako estreinakio edizioan, Irusta eta Arrizabalaga izan ziren irabazleak. Bigarren txapela janzteko aukera izango dute barixakuan.

Bigarren finalaurrekoan, berriz, iazko txapelketako irabazleek, Lara Urainek eta Julen Salaberriak, 12 eta 22 galdu zuten Leire Etxaniz eta Iker Oñederra bikotearen aurka.

Lotura duten albisteak:

pala misto elgoibar finalerdiak orokor

 pala misto elgoibar finalerdiak deba

 pala misto elgoibar finalerdiak ikeronederra

pala misto elgoibar finalerdiak upe glz2

 pala misto elgoibar finalerdiak

 pala misto elgoibar finalerdiak kepa arrizabalaga

 pala misto elgoibar finalerdiak nerea irusta

 pala misto elgoibar finalerdiak besarkada

 pala misto elgoibar finalerdiak amaiera

 pala misto elgoibar finalerdiak amaiera2

 

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken