barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maite maiora mendaro munduko txapeldun skymarathonNazioarteko Mendi Lasterketen Federazioak (ISF) antolatuta, hiru modalitatetako (igoera bertikala, maratoia eta ultra) Munduko Txapelketak jokatzen ari dira asteburu honetan Lleidako Pirinioetan. Skymarathon modalitateko proba jokatu dute gaur eta Maite Maiora Elizondo mendaroarrak irabazi du, 4:42:21eko denborarekin. Atzo gainera, hirugarren postua lortu zuen igoera bertikalen Munduko Txapelketan. Gizonezkoetan, zazpigarren egin zuen Iñigo Larizek.

Mendi lasterketetan aritzen diren munduko atletarik onenak batu dira asteburu honetan Lleidako Barruera herrian, Epic Trail Aiguestortes proban parte hartzeko. ISF erakundeak Mendi lasterketen Munduko Txapelketa izendatu du aurten proba hori, eta hiru modalitatetan lehiatu dira kirolariak.
Lehenengoa, igoera bertikalen Munduko Txapelketa, atzo jokatu zuten. Parte hartzaileek 2,8 kilometroko ibilbidean 1.033 metro igo behar zituzten. Zatirik aldapatsuenetan %50eko pendizak zituen ibilbide gogorra gutxin ez, eta euri jasa handia bota zuen proba hasi eta berehala. Emakumezkoetan Christel Dewalle frantziarrak egin zuen denbora onena: 39 minutu eta 35 segundo. Lau alditan igoera bertikaletako Munduko txapeldun izan dela-eta, proba irabazteko faborito nagusia zen Laura Orgue kataluniarrak egin zuen bigarren (40:39.15) eta Maite Maiora mendaroarra sailkatu zen hirugarren (41:59). Gizonezkoetan, Stian Angermund-Vik norvegiarra gailendu zen, 34:16.09ko denbora eginda. Iñigo Lariz elgoibartarrak igoera bikaina osatu zuen eta zazpigarren postuan sailkatu zen. Espainiako selekzioa ordezkatu zuen Larizek eta bera izan zen onena taldekideen artean.
•Maiora sailkapen bateratuko txapeldun
Gaur, berriz, mendi maratoiko Munduko Txapelketa jokatu dute. Aigüestortes eta San Maurizioko parke nazionalean barrena jokatu da 42 kilometroko proba eta Maite Maiora izan da azkarrena. Antxitxikari mendaroarrak 4:42:21ean osatu du ibilbidea. Garaipen honi eta atzo lortutako hirugarren postuari esker, gainera, sailkapen konbinatuko lehen postua lortu du. Eta hau guztia Mendaro festetan murgilduta dagoen unean. Badute ospatzeko beste aitzakia bat. Azara Garcia De Los salmones espainiarra sailkatu da bigarren postuan eta Elisa Desco italiarrak egin du hirugarren. Gizonezkoetan, kilometro bertikalean moduan, Stian Angermund-Vik gailendu da.

Kirol ibilbidean garaipen handiak lortu ditu orain arte Maite Maiorak, baina garrantzitsuenen artean dago azken hau.

maite maiora mendaro iosujuaristi mundukotxap lleida

bertikalak munduko txap ainhoa lendinez elgoibar

 

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken