barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

raid imanol garaizabal taldeagaz elgoibarImanol Garaizabal elgoibartarrak Europako Raid Txapelketan hartuko du parte lau lagunek osatutako taldearekin. Kataluniako Aran bailaran jokatuko da txapelketa uztailaren 18tik 24ra bitartean. Garaizabal sasoi puntu onean ailegatuko da urte guztia prestatzen aritu den probara. Izan ere, joan den uztailaren 2an Ibarraldea Abentura Raidaren estreinako edizioa irabazi zuen, Iparraldeko Raid abentura Ligaren barruan. Ligako seigarren proba, Debabarrenako II. Raida, Elgoibarren jokatuko da irailaren 24an.

Imanol Garaizabalek badu eskarmentua Europan jokatzen diren abentura raidetan. 2014. urtean Korsikako raidean hartu zuen parte eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen bost laguneko taldearekin batera. Iaz, berriz, hirugarren egin zuten Aranraid proban, Aran bailaran (ikusi Imanol Garaizabalek idatzitako kronika Mendibizizale blogean). Biak ziren raid proben Europako Ligarako proba puntuagarriak. Aurten, Ligako proba puntuagarria izateaz gainera, Europako Txapelketa izango da Kataluniako Pirinioetan jokatuko den raida. Hala, Europako raid talde onenak batuko dira Aranen, 31 talde orotara. Garaizabalek uste du euren benetako maila neurtzeko balioko diela proba honek. “Iaz akats gutxi egin genituen, eta are garrantzitsuagoa izango da aurten akatsik ez egitea. Edonola ere, akats gutxi egitea aurrean ibiltzeko nahikoa ez izatea ere gerta liteke. Alegia, azkarrago ere ibili beharko dugula. Hori bai, gure maila ematen badugu, non gauden ikusteko proba egokia izango da, Europako talde onenek parte hartuko baitute, Suediako indar armatuen talde indartsuak, besteak beste. Australian jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortzera datoz asko, eta lehia gogorra izango da”, azaldu du Garaizabalek. 

Uztailaren 20an hasiko da proba eta Garaizabalen aurreikuspenen arabera, 85 bat ordu beharko dituzte amaitzeko. Urte guztian dihardu proba hau prestatzen eta entrenamenduez gainera, antolamendu eta aurre lan handia eskatzen ditu kirol honek bere berbetan. “Proban gaudela ez dugu laguntzarik jasoko eta beharko dugun janari eta material guztia guk prestatu eta eraman behar dugu”. 

•Garaizabal, Iparraldeko Raid Ligen lidergoan

Imanol Garaizabal Iparraldeko Raid abentura Ligan (LINRA) ere parte hartzen ari da Euskal Raid-Aralar Kirolak taldearekin eta emaitza ezin hobeak lortu ditu orain arte, jokatu diren hiru probak irabazi dituelako. Errioxan, Lizarran eta Ibarran lortu ditu garaipenak. Azkena, I. Ibarraldea Abentura Raida, joan den uztailaren 2an jokatu zen Ibarran. Javi Guallar eta Aitor Zubiaaurre elgoibartarrek ere hartu zuten parte Ibarrako proban (informazio osoagoa eta argazkiak: ataria.info). Zortzi probek osatzen dute Iparraldeko Liga, eta Debabarrenako Raidaren bigarren edizioa izango da horietako bat, irail bukaeran.

ibarraldea raid elgoibar ataria

 

•Debabarrena II. Orientazio Raida, irailaren 24an

Morkaiko mendi taldeak antolatuta, Debabarrenako II. Orientazio Raida jokatuko dute Elgoibarren, irailaren 24an. Mendiko kirola (trekking eta mendiko bizikleta) eta orientazioa uztartzen dituzte Raid probek eta antolatzaileek mapan markatutako ahalik eta puntu gehienetatik pasatu behar dute parte hartzaileek, zazpi orduko mugaren barruan. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, maila guztietako parte hartzaileentzako egokia den ibilbidea diseinatu dute. “Mendian indartsu dabiltzanentzat zein hasi berrientzako aproposa da ibilbidea. Izan ere, Raid probetako ibilbideak ez dira itxiak. Parte hartzaile bakoitzak diseinatzen du bere kirol mailari hobekien datorkion ibilbidea, hartu nahi dituen puntu kopuruaren arabera”. Iaz moduan, proba bereziak izango ditu Elgoibarren egingo duten Raidak. Proba horietan parte hartzaileek orientazio espezifikorako, tirorako eta sokak erabiltzen dituzten dohainak erakutsi beharko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Debabarrenako Raida Iparraldeko Raid abentura Ligako seigarren proba puntuagarria izango da aurten. Lehen hiru probak jokatu dira dagoeneko eta laugarrena uztailaren 23an jokatuko dute Campo de Yuson (Kantabria, Espainia), eta Ortuellan izango da bosgarrena, irailaren 10ean. 

Hona hemen 2015ean, estreinako Debabarrenako Raidean Julen Ansolak ateratako zenbait argazki. (argazki gehiago hemen)

debabarrena raid elgoibar 2015 plazan

debabarrena raid elgoibar 2015 mapagaz2

debabarrena raid elgoibar 2015 zakuagaz

debabarrena raid elgoibar 2015 mapa

debabarrena raid elgoibar 2015 bizikletan

debabarrena raid elgoibar 2015 jurdan

debabarrena raid elgoibar 2015 karakate

 

Komunitatea

euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken