barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

nora kortaberria espainia selekzioa elgoibarNora Kortaberria Bilbao elgoibartarrak junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketa jokatzen dihardu Moskun, Espainiako selekzioarekin. Hirugarren postuan amaitu du Espainiak lehen fasea eta Suediaren aurka jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketan, astelehenean.

Espainiako selekzioa C Multzoan lehiatu da, eta hirugarren postuan sailkatu da sei punturekin. Argentina (26-21), Egipto (14-10) eta Kazakhstan (30-17) taldeen aurka lortu ditu garaipenak, eta porrotak Alemaniako (19-24) eta Errumaniako (12-30) selekzioen aurka iritsi ziren (ikusi emaitzak). Multzoko azken partida Kazakhstango selekzioaren aurka jokatu zuen Espainiak, eta Nora Kortaberriak partida borobila osatu zuen, bost gol sartuta. Taldeko goleatzaile nagusia izan zen Maria Prietorekin batera.
Final-zortzirenetako neurketan Suediako selekzioaren aurka jokatuko dute espainiarrek. Suediarrak bigarren postuan sailkatu dira D Multzoan, Errusiako taldearen atzetik. Partida bakarra galdu dute, etxean jokatzen duen Errusiaren aurka, hain justu ere, multzoko azken neurketan (lau multzoetako sailkapenak).
Gainerako partida guztiak moduan, streaming bidez zuzenean eskainiko dute Espainia eta Suediaren arteko norgehiagoka, ihf.info webgunean. Astelehenean (uztailak 11) izango da partida, 13:00etan, Moskuko Sport Palace Dynamo Krylatskoe kiroldegian.

∞Lotura duten albisteak:


nora kortaberria elgoibar espainia joaquincorrales

Komunitatea

piolet-vino-y-posets
Ainhoa Lendinez
Pozik nago, ametsa egia bihurtzeko bidean delako. Baina aldi berean, niretzat ez da ohikoa familia etxean utzita Gabonetan mendira alde egitea.
2019an-eginiko-ekintzen-laburpen-bideoa
Morkaiko
2019. urtean zehar burututako ekintzen laburpen bideo bat Youtubera igo dugu.
urnobitzako-bista-ederrez-gozatzeko-irteera
Morkaiko
Oraingoan ez dugu Elgoibartik irten beharrik izango, Urnobitza mendira egingo baitugu hurrengo mendi irteera, abenduaren 15ean.
6-etapa
Ainhoa Lendinez
6 egunetan lehen aldiz ispilu batean ikusi dut nire aurpegia. Esnatu orduko. Puztu-puztu eginda daukat. Hankak eta oinak ere puztuta dauzkagu denok. Garaieraren ondorioak dira.
5-etapa
Ainhoa Lendinez
Juernes! Gaur kamiseta garbia. Kaka eginda nago. Oro har, kaka eginda gaude. Gaurkoa luzeena eta gogorrena izango omen da. Baina azkoitiarrek esaten duten bezala: “esto es, ir hasiendo!” Halaxe atera naiz. Sin prisa pero sin pausa.
4-etapa-everest-trail-race
Ainhoa Lendinez
Osteguna. Pintxopo eguna! Beraz, praka garbiak. Gaur lo gutxi egin dugu. Bart hizketan lizatu ginen Nuria eta biok. Mendiko lagun bat baino hoberik ez dago. Agur, Kharikola!
3-etapa-everest-trail-race
Ainhoa Lendinez
3. etapa. Hola! kharikola!
2-etapa-everest-trail-race-menditerapia
Ainhoa Lendinez
Zenbat balio du te batek Himalaian? Ez dauka preziorik. Everesti begira? Mila izarren prezioa.
kanadan-mendi-eskian-eginiko-ibilerak-ane-hernaniren-eskutik
barren.eus
Kanadara eramango gaitu mendi emanaldien zikloko bigarren hitzaldiak, haur, hilak 14.
izugarri-maite-zaitut-karakate-baina-esnatu-eta-lotse-makalu-eta-everest-ikusteak-ez-dauka-parekorik
Ainhoa Lendinez
Norekin zoaz, loramen? Loramenekin eta loramenegaz. Eta zurekin Jani, eta zurekin Maite. Liherrekin, ahizpa eta gurasoekin. Jose, Gotzon, Urko eta lankide-lagunekin. Jaio eta Amaiarekin. Gasteizkoarekin, Zarauzkoarekin, Bilbo eta Bergarakoekin. Euskal Herriko mendizale guztiekin noa. Ondo egongo naiz.
gatzagatik-atxorrotzera-mendi-irteera
Morkaiko
Oraingoan Debagoienera joango gara. Atxorrotxera.
herri-eskolak-ateak-ireki-zituen-eguneko-bideo-polit-bat
Kalamua Guraso Elkartea
Herri Eskola ezagutu eta gozatu nahi dutenentzako ateak ireki genituen, eta honako bideoan ikus dezakezue nola pasatu genuen.
badator-gure-jaia
Kalamua Guraso Elkartea
Datorren urriaren 19an HERRI ESKOLAKO JAIA ospatuko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Herri Eskolak goizeko 11 etan zabalduko ditu bere ateak, urtero bezala, herriko eskola ezagutu edo eta eskolaz disfrutatu nahi duten guztiontzat.
zarauztik-elgoibarrera-mendi-bizikletaz
Morkaiko
Morkaiko mendi taldeko BTT sailak Zarauztik Elgoibarrera mendi bizikletaz egiteko irteera antolatu du urriaren 20rako.
kiva-eguna-2019
Elgoibar Ikastola
Urriaren 4an, ikasturte hasiera guztietan bezala, Kiva-eguna ospatu dugu Elgoibar Ikastolan. Oraingo honetan LH eta DBHko ikasleek Kiva programaren logoa irudikatu dute erdiko aretoan jazarpenaren aurkako lelo desberdinak erabiliz.
 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken