barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

larrun km v lendinez murua ElgoibarDefí De La Rhune kilometro bertikala jokatu zen zapatuan Larrun mendian, Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Kopako lehen proba. Lizarpe taldeko Iban Murua eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak bigarren postuan sailkatu ziren, gizonezkoetan bata eta emakumezkoetan bestea. Gainera, Euskadiko Kopako liderra da Lendinez.

Saratik Larrun mendira igotzen den kremailera trenak 35 minutu behar ditu behetik gorako bidea egiteko, eta horixe da mendi lasterkariek Defí De La Rhune kilometro bertikalean gainditu behar duten desafioa, igoea trenak behar duena baino denbora gutxiagoan egitea, alegia. Parte hartzaileak banaka irteten dira lau kilometroko (+800 metro) ibilbidea osatzera. Buetraitzeko II. Kilometro Bertikalean garaipen argia lortu ostean, sasoi betean dagoen Iban Murua elgoibartarrak sekulako igoera egin zuen eta 30 minutu eta 44 segundoan geratu zuen kronoa, iaz Aitor Osak ezarri zuen probako errekorra  (30:39) baino bost segundo gehiago, alegia. Muruak eginiko denbora jakinda hasi zuen igoera Oier Ariznabarreta durangarrak eta erreferentziak baliatuz Muruak ezarritako partzialak ondu zituen bata bestearen atzetik. Karakateko eta Azkarateko igoerak irabazitakoa den Ariznabarretak 30 minutu eta 14 segundoko denbora ezarri zuen Larrun mendiko tontorrean zegoen helmugan, Muruaren eta Osaren denborak txikituz. (ikus sailkapenak -PDF-)

Bi elgoibartar 35 minuturen azpitik

Oraindaino ez dira asko Defi De La Rhuneko proba trenak baino denbora gutxiagoan, hau da, 35 minuturen azpitik egitea lortu dutenak. 2011n proba antolatzen hasi zirenetik 21 mendi lasterkarik lortu dute balentria, eta horien artean elgoibartarrak dira bi: Iñigo Lariz eta Iban Murua. Larizek 33:10eko denboran egin zuen igoera 2015ean. Murua, berriz, sailkapeneko hirugarren postuan ageri da, joan den zapatuan eginiko denborari (30:44) esker. 

•Bigarren postua eta lidergoa Lendinezentzat

Emakumezkoen artean Adelaide Pantheon izan zen azkarrena, 38:20ko denborarekin, iaz berak ezarri zuen probako errekorra 46 segundoan onduz. Ainhoa Lendinez sailkatu zen bigarren postuan, 41:19ko denborarekin. Denboren sailkapen historikoan hirugarrena da Elgoibarko antxitxikariak eginikoa. Gainera, Pantheonek euskal lizentziarik ez duenez, ez du Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Kopan parte hartzen. Hortaz, bigarren postuari esker Lendinez da sailkapen horretako liderra emakumezkoetan. Kilometro bertikalen Euskadiko Kopako hurrengo bi probak Zegaman (maiatzak 20) eta Azpeitian (maiatzak 29) jokatuko dira.

larrun kmv sarituak

larrun kmv ainhoa lendinez podium

larrun kmv ainhoa lendinez Elgoibar

 

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken