barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

alona igoera iban murua ElgoibarBuetraitzeko II. Kilometro Bertikala jokatu zen barixaku gauean Arantzazun. Guztira 79 lehiakide elkartu ziren 2,7 kilometroko luzera eta 730 bat metroko gora-behera positiboa zuen probara. Helmugan Iban Murua (25:09) eta Ainhoa Lendinez (35:25) elgoibartarrak izan ziren azkarrenak, probako errekorrak onduz, eta, gainera, bigarren postua eskuratu zuen Iñigo Larizek.

Korrikalariek egindako eskaerari kasu eginez, duela bi urte estreinatu zuten proba berreskuratzea erabaki zuten antolatzaileek, eta joan den barixaku gauean jokatu zen Buetraitzeko II. Igoera Bertikala, Aloñako Igoera jokatu bezperan.

•Iban Murua azkarrena

alona igoera inigo lariz ElgoibarGizonezkoen proban Lizarpe taldeko Iban Murua elgoibartarrak egin zuen igoerarik azkarrena, 25:09ko denborarekin. Minutu bat eta 26 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Morkaiko taldeko Iñigo Lariz elgoibartarrari. Biek ondu zuten Lariz berak lehen edizioan ezarri zuen errekorra (ikus sailkapena). “Izugarrizko gaua egin zigun korrika egiteko eta asko gustatu zitzaidan karreria. Edozeini gomendatuko nioke”, esan du probako irabazle Iban Muruak. Antolatzaileen lana goraipatu du Muruak. “Bidea markatzeko egin zuten lana, su artifizialak, musika… probari ez zitzaion ezer falta. Ezta zintzarri hotsak ere, mendi lasterketa ospetsuenen antzera”. 

Bigarren egin zuen arren, Iñigo Lariz gustura gelditu zen Arantzazun egin zuen lasterketarekin. “Orain bi urte egindako marka minutu eta erdian ondu naban eta hori zen nire helburua”. Larizek ere laudatu du antolatzaileen lana. “Lan bikaina egin dute. Izugarrizko giroa sortu zaben Arantzazun, eta eguraldia lagun, oso polita izen zen, beste behin ere, Buetraitzera gabez igotzea. Zorionak herriko bi txapeldunei, Ainhoari eta Ibani, izugarrizko markak lortu zituzten-eta batak zein bestiak”. 

•Gaixotasunen aurkako erremediorik onena

alona igoera podium neskak ainho lendinez ElgoibarEmakumezkoen proban lasterketa irabazteko faboritoa zen Aitziber Ibarbiari aurrea hartu zion Ainhoa Lendinezek, eta errekor berria ezarriz gainera. Lizarpe taldeko antxitxikariak 35 minutu eta 25 segundoan osatu zuen igoera, eta 30 segundoko aldea atera zion Ibarbiari amaieran. Lendinezek aitortu duenez, "kili-kolo" hasi zuen urtea, ziatikak jota eta anemiarekin. Apirila erdialdean argia ikusten hasi eta azken astea gripe modukoak jota egon bada ere, parte hartzera animatu zen azkenean. "Buruak bai esaten duenean gorputzak ere erantzuten du batzuetan eta hala gertatu zitzaidan ostiralean. Dortsala hartu nuenean ez neukan argi parte hartuko nuen, baina lagunen animoei esker atera nintzen", azaldu du. Ez du damurik hartutako erabakiaz. “Izugarri gozatu nuen, aste osoko muki, sukar eta minak izerditu nituen eta jendearen animoek sendatu ninduten. Buruko argiak, Aloñako deabrua, hamaika aldiz eskiekin igo dugun malda, haur, heldu eta zaharren animoak, eta mendia! Atzokoa ez dut erraz ahaztuko. Beherakoan zenbat gozatu nuen korrikalariak animatzen. Txapel honek sendatu egin nau, eta Aloñako lagunei eskaini nahi diet bihotzez!”. 

 

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken