barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 25 mendarokojaiak txupinazoaInoizko txupinazo-jaurtitze jendetsuena izan zuten atzo Mendaron. Txistulariei eman zieten jaiak ofizialki hasteko ardura, eta batu ziren lehengoak eta oraingoak. Agustin Lazarobasterrek, Nuria Ansuategik, Izaskun Jauregik eta Iratxe Egañak hartu zuten hitza txistulari guztien izenean, eta Udalak izandako akordua eskertzeaz gain, atzo arrazoi ezberdinengatik txupinazoan egon ezin izan ziren mendaroarrak eta Mendaroko txistularien maisu izandako Agustin Berasaluze zena oroitu zituzten.

Txupinazoan ziren Agustin Berasaluze zenaren alargun Itziar Lazkano eta bere bi seme-alabak ere: Eñaut eta Aiora. Momentu hunkigarriak bizi izan ziren Katasorgina udaletxeko teilatutik plazara jaitsi aurreko momentu horretan. Txupinazoaren ondoren, iaz jaiotako umeei harrera egin zieten udaletxean bertan. Gauean, berriz, herriko koadrilen arteko playback lehiaketak ikusmin handia sortu zuen ohi bezala, eta Gozategik eta DJak girotu zuten goizaldera artekoa. Gaur, berriz, Santio eguna ospatzen ari dira mendaroarrak.

Argazki bilduma:

 

Komunitatea

santa-eskea-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Makila hotsak izan ditugu Ikastolan gaurko egunean, neguko lozorrotik lurra esnatzeko urteroko euskal ohiturei eutsiaz. LH 6ko ikasleak izan ditugu kantari Etxagiñak taldeko grabaketa saioan.
haurrak-nerabeak-eta-bideo-jolasak-tailerra
Gaztelekua
Otsailaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, "Haurrak, nerabeak eta bideo jolasak" tailerra egingo da Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian.
john-andueza-idazlearen-bisita
Elgoibar Ikastola
John Andueza idazle arrasatearra izan dugu gaur ikastolan. DBH 4. mailako ikasleekin izan du solasaldia, Magali ez dago bakarrik bere azken eleberriaren harira.
aurre-matrikulazioa-2022
Elgoibar Ikastola
Aurre-matrikulazioa zabalik urtarrilaren 17tik 28ra.
jose-gurrutxaga-kroseko-omenaldi-bideoa
Elgoibar Ikastola
Azken Batzar Nagusian aurkeztu zuen Elgoibar Ikastolak bi urtez ospatu gabe geratu den Jose Gurrutxaga Krosari buruz ekoitzi duen omenaldi-bideoa. Hemen daukazue ikusgai.
ekintzaz-betetako-neguko-oporraldixa
Gaztelekua
Neguko oporraldian hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute Elgoibarko nerabeek.
mera-peak-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Namaste! Himalaiatik bueltan gaude, Euskal Herriko garaiera egokitzen ;-)
zinebiren-63-edizioa-abian
Butaka Gorria
Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, arratsaldeko 19:30ean hasiko da Arriaga antzokian egingo duten hasiera ekitaldiarekin.
neguko-oporraldia-antolatzeko-asanbladak
Gaztelekua
Neguko oporraldia gerturatzen ari da eta ekintza bereziak egiteko asmoa dugu. Hauen antolaketarako hainbat asanblada egingo dira Gaztelekuan.
agur-seminci-2021
Butaka Gorria
“Last Film Show”, Indiako Pan Nalin zuzendariaren filma izan da garaile Semincin, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian.
asteburuan-haurrentzako-filmak
Butaka Gorria
Azkuna zentroak Donostiako zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen dituen emanaldiek berrikuntza dakarte aurten: haurrentzat ere filmak izango dira. Alemaniako bi animazio lan ikusteko aukera izango da: Elfinak eta Dragoiaren gidaria. Larunbatean eta igandean 12:00etan.
as-in-heaven
Butaka Gorria
As in Heaven (Zeruaren legez) filma joan den larunbateko irabazleetako bat izan zen Donostiako zinemaldian. Zuzendari onenaren eta Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zituen. Azkuna Zentroak Bilbon ikusteko aukeratu du (gaur 19:30etan) Sail Ofizialeko film hau.
un-monde-playground
Butaka Gorria
Un monde / Playground Laura Wandel zinemagile belgiarraren lehen luzemetraia da. Cannesen lehiatu ostean, Zabaltegi Tabakalera sailean ikusi ahal izan zen Zinemaldian eta gaur Azkuna Zentroan, Bilbon, izango da ikusgai (19:30etan). Urrian iritsiko da ohiko zinema aretoetara.
titane
Butaka Gorria
Titane, Canneseko Zinemaldian film onenaren Urrezko Palmorria jaso zuen filma Donostiako Zinemaldiko Perlak sailaren parte izan da. Azkuna zentroak aukeratako lanetariko bat da eta Bilbon ikusteko aukera izango da gaur.
donostiako-zinemaldia-bilbon
Butaka Gorria
  Donostiako Zinemaldia bukatu bezain laster lanen aukeraketa bat Bilbon ikusteko aukera izaten da eta hala izango da gaurtik eta igandera bitartean.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken