Herri Eskolako arduradunek Euskal Eskola Publikoaren jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Kutxaespazio zientzia museoan. Jaku-jata lelopean osatu dute kanta. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du abestia, eta hitzak Mikel Olaizola elgoibartarrak egin ditu. Abeslari eta musikari ezagun askok hartu dute parte abestian. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Uxue Alberdi, Porrotx, Zuhaitz Gurrutxaga eta Aiora Zea Mays taldeko abeslariak jarri diote ahotsa, eta musikariak Oreka TX, Patxi Zabaleta, Naia Membrillera, Iban Guinea, Aitor Nova, Andoni Riaño, Joanes Ederra, Balzola anaiak, Mendaroko Ameikutz abesbatza eta Herri Eskolako haurrak izan dira.
Abestia Azpeitiko Elektrika grabaketak estudioan grabatua izan da Ander Barriusoren gidaritzapean, eta bideoklipa Lander Garrok zuzendu du, besteak beste, Tumatxak eta Herri txiki infernu handi programen zuzendaria denak, hain zuzen ere.
- Informazio gehiago: http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/