barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

San bartolome jaiak elgoibar aurkezpenaSan Bartolome jaietako egitaraua ezagutzera eman du Elgoibarko Udalak gaur goizean. 172.616 euroko aurrekontuarekin osatu dute egitaraua, iaz baino 14.000 euro gehiagorekin, alegia. Diru horrekin ehun ekitaldi inguru prestatu dituztela azaldu du kultura zinegotzi Andrea Arriolak, abuztuaren 22tik 28ra bitartean. Aurten sei egun edukiko dituzte festek, denak jarraian. Txupinazoa zeinek botako duen ere argitu dute.

Elgoibarko Parrokiaren 300.urteurrena eta San Frantzisko komentuaren fundazioaren 500.urteurrena ospatzen dihardutela-eta, Benantzio Otaegi parrokoak eta elizaren inguruko beste hainbat lagunek botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa, udaletxeko balkoitik, abuztuaren 23an (13:00). 

Elgoibarko Udalak 172.616 euroko aurrekontua bideratuko du festetara, iaz baino 14.006 euro gehiago (158.610 euro 2015. urtean). Udalak jaiei emandako bultzada ekonomiko honi esker, “maila handiko ikuskizun eszeniko eta musikal ugari” sartu dituztela egitarauan azaldu du Andrea Arriolak, Udaleko Kultura batzordeburuak. Besteak beste, Doctor Deseo (abuztuak 23, Kalegoen plaza, 23:00etan), Gozategi (abuztuak 24, Kalegoen plaza, 23:00etan), DJ Xaibor (abuztuak 25, Kalegoen plaza, 22:30etan), Rural Zombies y En Tol Sarmiento (abuztuak 26, Maalako parkea, 23:00etan) taldeen kontzertuak edota Oihan Vegaren Disko Festa (abuztuak 27, Kalegoen plaza, 00:00etan) nabarmendu ditu Arriolak. “Kalegoen plazan egunero egongo da musika emanaldi bat, Gazteen Egunean izan ezik, Maalan izango baita emanaldia egun horretan”, gaineratu du. 

•Ikuskizun eszenikoak kalean

San bartolome jaiak elgoibar aurkezpena elizatarianKontzertuez gain, antolatu dituzten ikuskizun eszenikoak nabarmendu dituzte gaur egin duten egitarauaren aurkezpenean, izan ere, Elgoibarko Udalak “esfortzu berezia” egin duela nabarmendu du. Lehena abuztuaren 24an izango da, arratsaldeko 19:30etan, Trapu-Zaharrak taldearen eskutik “Ongi Etorri Findemundo!!! Ikuskizuna eskainiko dute Kalebarren plazan (euria bada, Maalan). Bigarrena, “Letter” izenburuko ikuskizuna, Malascompañías zirku taldearen eskutik, abuztuaren 27an,18:30etan izango da Kalebarren plazan (euria bada, Maalan). Eta bukatzeko, hirugarren ikuskizuna, abuztuaren 27an izango da baita, gaueko 23:00etan, Deabru Beltzak taldeak “Su a Feu” kalejira abiaraziko du Kalegoen plazatik, piroteknia eta guzti.

Bestalde, ez dira faltako San Bartolome jaietako betiko hitzorduak: erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejirak, haurren parkeak, txarangak, soka dantza, profesionalen arteko esku pilota partidak, errekorte eta jauzi lehiaketa zezenekin, salda eta txorizo banaketa, goitibeheren jaitsiera, dantza eta txistu emanaldiak, harri-jasotze txapelketa, gazta eta sagardo lehiaketak, bertso saioak, jubilatuen bazkaria eta nola ez, ohikoak diren hiru sokamuturrak besteak beste. Udalak eguenean banatuko du 2016ko San Bartolome jaietako egitaraua jasotzen liburuxka herriko etxe guztietara.

Bizikidetzarako gune aproposak

Ane Beitia alkateak, eskerrak eman die alde batetik “Elgoibarko Udaleko langileei, urte osoan zehar egindako lanarengatik” eta bestetik, “jaiak posible egin dituzten herriko elkarte, talde eta norbanako guztiei ere”. Honez gain, Beitiak “jaiak bizikidetzarako gune aproposak” izan behar direla adierazi du eta horregatik “jaiak arduraz gozatzeko” deia luzatu du.

BIDEOAK. 2015eko sokamuturra eta Txiki Eguna: 

 

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken