Aurten 25 urte bete dituen Bizi Poza txarangako kideek jaurti zuten atzo santana festei hasiera eman zien txupinazoa. Txarangak Mendaroko Martxaren doinuak jotzen zituen bitartean jaitsi zen gero Katasorgina jendartera.
Bizi-Poza txarangako ordezkari Xeber Loiolak egin zuen berba taldekide guztien izenean udaletxeko balkoitik eta berak piztu zuen gero jaiei hasiera emateko suziria.Horren ostean, omenduak lanean jarri zituzten eta Mendaroko Martxa jo zuten Bizi-Pozakoek udaletxeko balkoitik. Une horretan, Katasorgina udaletxeko teilatutik plazara jaitsi zen.
Jaietako egun nagusi bihurtu den Koadrilen Eguna ospatuko dute gaur (uztailak 23).
- Ikus hemen 2016ko santana jaietako EGITARAUA eta gehigarri berezia BARRENen (PDF)
•ARGAZKIAK. Santanetako lehen eguneko argazki-bilduma: