barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 16 edukiontziak elg.eusDebabarreneko Mankomunitateak aurreko barixakuan zabor-tasa %10 eta %15 artean igoko duela iragarri ondoren, Elgoibarko EH Bilduk uste du ardura erraustegia gelditu zutenei ezin zaiola leporatu. “Askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”, dio koalizioak.

Mankomunitateko presidenteak, Arcadio Benitezek (PSE) joan den astean iragarri zuen tasen igoera. Hondakinak tratatzeko, tona bakoitzaren tarifa 144,26 eurokoa zen lehen, eta orain, berriz, garestiagoa da (173,11 euro). Biohondakinei aplikatzen zitzaien saria jaitsi egingo da, %50etik  %15-35era. Horrekin batera esan zuen birziklatze kopurua igotzen bazen igoeraren eragina txikiagoa izango zela”.

“Muturra behar da”, erantzun die Elgoibarko EH Bilduk Mankomunitateko arduradunei ohar bidez, “kudeaketa bera zalantzan jarri gabe, emaitzen errua herritarrei botatzeko”. Izan ere, Debabarrena da Gipuzkoan birziklatze tasa baxuena duen eskualdea. Koalizioaren iritziz, “askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”.

EH Bilduk uste du erraustegiak baduela alternatiba, askoz gehiago birziklatuz gero, eta bost edukiontzitan oinarritutako sistema hobetu daitekeela. Arrasaten, esate baterako, bost edukiontzirekin %79,72 bereizten dute; Elgoibarren, berriz, %42,77. Batez beste, bereizi gabe 106,13 kilo zabor uzten ditu arrasatear bakoitzak urtero eta 232,5 kilo elgoibartar bakoitzak.

“Herritarrei pilota bota gabe, hor daukagu aukera hartu beharreko neurriak hartzeko eta bost edukiontzietan oinarritutako sistema erreal bat aplikatzeko. Gaur egun elgoibartarren erdiak baino gehiago ez du bostgarren edukiontzia erabiltzen, errefusarentzat bakarrik izan beharko lukeen edukiontzia dena nahastuta botatzeko erabiliz”, adierazi du EH Bilduk.

2016 02 16 ehbildu koadroa

Komunitatea

monte-rosa-skymarathon
Ainhoa Lendinez
Lasterketa eguna
itsasotik-zerura-loramen
Ainhoa Lendinez
Eskerrak eman nahi dizkiet Kirolene kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoari eta Emakunderi, emakumeen euskal erakundeari. Saria emateagatik baino gehiago, mendia euskaraz bizi dugun emakumeoi hitza eta oihartzuna emateagatik. Lagun batek proposatuta aurkeztu nuen nire lantxoa Kiroleneren mendiko film lehiaketara.
alonako-tontorra-zapaldu-genuen-azkenean
Morkaiko
Oraingoan bai! Azken hiru urtetan elurrak eta haizeak ez zigun Aloñako mendi irteera egiten laga, baina igande honetan zapaldu genuen Aloñako tontorra, azkenean.
alonara-mendi-irteera-apirilaren-14an
Morkaiko
Azken hiru urteetan egutegian eduki dugun mendia da Aloña (1.238 metro), baina eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dugu irteera burutu. Domekan, apirilaren 14an egingo dugu saiakera berri bat.
giro-paregabea-morkaikok-antolaturiko-mendi-eski-irteeran
Morkaiko
Pasa den astebukaeran, martxoak 23 eta 24, Morkaikok Gourette ingurura eginiko mendi eski irteeraz gozatu ahal izan zuten 17 eskiatzailek.
80-lagun-mutrikutik-ondarroara-oinez
Morkaiko
Joan den igandean, martxoaren 10ean, Mutrikutik Ondarroara egin genuen mendi irteera.
mendi-eski-irteera-gourettera-eta-artoustera
Morkaiko
Martxoak 23-24ko astebukaeran mendi eski irteera antolatuko dugu Pirinioetara. Gourette eski estazio inguruan ibiliko gara oraingoan.
bunkerrak-bisitatzeko-mendi-irteerako-kronika-eta-bideoa
Elgoibar1936
Irteera hau, Morkaiko, Ahaztuen Oroimena eta Elgoibar 1936 elkarteen arteko erkarlanaren fruitua izan zen.
bolondresen-garrantzia
Kalamua Guraso Elkartea
 Kalamua Guraso Elkarteko kideok diptiko hau banatu genuen asteartean iñauterietako Herri Eskolako jaialdian. Bertan gauzatu izan ohi ditugun ekintzak azaltzen ditugu.
mutrikutik-ondarroara-mendiz-mendi
Morkaiko
Martxoaren 10rako Mutriku eta Ondarroa artean egingo dugun mendi irteeran parte hartzera animatzen zaituztegu.
berdeguneak-sortzen
Kalamua Guraso Elkartea
Berde kolorea esperantzarekin erlazionatuta dagoela esan ohi da beti. Berdeguneek lasaitasuna, freskotasuna, alaitasuna eta poztasuna ematen digute. Herri Eskola mendiz inguratuta dago; belarguneak daude inguruan. Eskola barruan zergatik ez?
kalamenditik-astarrikara-eguraldi-ederrarekin
Morkaiko
Oraingoan bai! oraingoan eguraldi ederra izan genuen eta mendiaz gozatzeko aukera bikaina.
urtero-gisan-elgoibarko-udalak-eta-herritarren-bizikidetza-taldeak-bakeaz-eta-bizikidetzaz-hausnartzeko-jardunaldiak-antolatu-dituzte-aurten-bereziki-memoria-eta-transmisioa-landu-nahi-dira-eta-horretarako-hiru-ekintza-programatu-dituzte-antzerki-bat-eta-bi-mahai-inguru
Herritarren Bizikidetza Taldea
Urtero gisan, Elgoibarko Udalak eta Herritarren Bizikidetza Taldeak bakeaz eta bizikidetzaz hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Aurten, bereziki, memoria eta transmisioa landu nahi dira eta horretarako hiru ekintza programatu dituzte.
gaur-otsailak-12-elkarretaratzea-19-00etan
Gure Esku Dago Mendaro
Kataluniako hamabi buruzagi politiko eta sozial independentisten kontrako epaiketa salatzeko, gaur, otsailak 12, Herriko Enparantzan batuko gara, 19:00etan.
iraitz-fernadezen-argazkiarentzat-publikoaren-saria
Gaztelekua
Juan Mugertza Krosa Instagram lehiaketaren bigarren edizioak badu Publikoaren Saria. Iraitz Fernandezen argazkia aukeratu dute Gaztelekuko erabiltzaileek.
 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken