barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 29 loreak emak migratzaileen taldeaGaur aurkeztu dute jendaurrean Loreak, emakume migratzaileen Elgoibarko elkartea. Bestek beste, kulturartekotasuna sustatzeko batu direla azaldu du taldeko presidente Rahma Zaroual Larabechik. Momentuz sei lagunek osatzen dute taldea, baina kide berriak hartzeko ateak zabalik dituztela nabarmendu dute.

Taldea sortzerakoan hainbat helburu zituztela buruan adierazi dute Loreak emakume taldeko kideek: Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egitea, bizi diren komunitateko baliabideen berri izan eta erabiltzen ikastea, egunerokotasunean erabili ahal izateko gaitasun pertsonalak garatzea, bizi diren komunitatean parte hartu, emakumeen ahalduntzerako teknika eta prozesuak sustatu, lege-aholkularitza jasotzeko bitartekoak jarri, giza eskubideen aldarrikapena eta prestakuntzan eragitea (alfabetizazioa, teknologia berriak, e.a.).

Loreak elkartea “bertakoen aberasgarri” izango dela adierazi du Elgoibarko alkate Ane Beitiak. "Beraiek eta euren ingurukoak bertakotzeko tresna izango da elkarte hau", esan du alkateak. Zabaltzen-Sortu erakundeak sustatu du taldearen sorrera, eta Elgoibarko Udalaren laguntza ere izango du, Gizarte Ongizate sailarena, han zuzen ere. Elgoibarko Emakumeen Kontseilua ere gertu izango dute, laguntzeko prest. 

Munduko hainbat bazterretatik etorritako etnia desberdinetako emakumez osatua dago Loreak. Momentuz sei lagunek osatzen dute taldea, baina zabalik dituzte ateak. Zabaltzen-Sartuk Arregitorre 6. zenbakian duen lokalean elkartzen dira eta barixakuetan egiten dituzte asteko bilerak, 10:00etatik aurrera. 

2016 02 29 loreak emak migratzaileen taldea 6ak

Elgoibarko biztanleriaren %9 direla migratzaileak jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Era berean, datorren astean ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dituzten ekintzetan kulturartekotasuna izango dela protagonista aurreratu dute udal arduradunek. 

2016 02 29 loreak emak migratzaileen taldea1

Komunitatea

euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  
les-olympiades-paris-distrito-13-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken