barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 09 jostailuak gurutzegorriaBarixakuan eta zapatuan (hilak 11 eta 12) jostailuak jasotzeari ekingo dio Elgoibarko Gurutze Gorriak, premia duten umeen artean banatzeko. Aurten, baina nobedade bat izango da: jostailuek berriak izan beharko dute.

'Jostailu asko dago, laguntzeko modu bat: Jarri forman zure Elkartasuna' izeneko elkartasun kanpainarekin bat egin nahi dutenek datorren barixakuan (abenduak 11) Gurutze Gorriaren lokalera joan beharko dute 17:00etatik 20:00etara edo bestela abenduaren 12an 11:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 20:00etara. Gurutze Gorriaren arabera garrantzitsua da balioetan heztea. Horregatik "giza-eskubideen eta haurren eskubideen errespetua eta parte-hartze demokratikoa" sustatzen ari dira. Hori dela-eta, jostailuak biltzeko kanpainan jostailu berriak, ez belikoak, ez sexistak eta, ahal izanez gero, hezkuntzari lagunduko diotenak baino ezin izango dira eman. Gero, zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean banatzen dituzte jostailuok Eguberrietan.

Jasoko den jostailua berria izango da, izan ere, jostailuen segurtasunari buruzko araudi europarrak produktuaren kalitatea bermatu ahal izatea eskatzen baitu, eta hori ezin daitekeelako bermatu jada erabilita dauden jostailuen kasuan. Beste alde batetik, Gurutze Gorriaren ustez, ume guztiek jostailu berria merezi dute, bereizketa gabe, duintasun eta desio berberekin. (Informazio osoagoa: Gazteen Gurutze Gorria)

Iaz Elgoibarko 140 ume inguruk jaso zituzten Gurutze Gorriaren jostailu bilketa kanpainan batutako jostailuak. 

2015 12 04 jostailukanpaina2014

Komunitatea

spaghetti-tour-2
Ainhoa Lendinez
"Amets bati data jartzen diozunean, helburu bihurtzen da".
nerabe-eta-gazteak-jomugan
Gaztelekua
Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaera egitea erabaki zuen eta hala komunikatu zien Eudelek udalei uztailaren 18an. Elgoibarko Udalak eskaera bete eta erabaki horren aurrean, segurtasun neurri zorrotzekin aurrera eramaten ari ginen udako eskaintzari amaiera eman behar izan diogu.
ekigai-eta-txokolate-browniea-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Buongiorno principessa! Badakit bai, denbora igaro da azken errezeta ekarri nuenetik. Badakizue non egon naizen? Mendian. Oinez eta buruz. Nago, obsesio bihurtzen ari ez ote zaidan. Anyway, hemen garete, errezeta eder batekin. Txokolate zalea bazara, adi brownie osasuntsu honi!
dexametasona
Ainhoa Lendinez
-Zer moduz asteburua?-Primerakoa: viote fest Iraulen. Eta zu?-Primerakoa: Anbotoko ertza eta Aratz-Aizkorri fest.  
harro-sentitzen-garelako
Kalamua Guraso Elkartea
Eskola publikoa, danona! Gurea sentitzen dugun Euskal Eskola Publikoaz harro sentitzen gara. 
totem-morado
Ainhoa Lendinez
Abenduan egon nintzen azkenekoz hemen, Atxarten. Aitarekin izan zen, Gabon-jai betean. Eguraldiak ez zuen laguntzen, baina, egun seinalatuak ziren. Atxartera joan ginen, Alluitzera igotzeko asmoz.
waspp-a-eta-kalabazin-pastela
Ainhoa Lendinez
Aurreko post-ean (Covid-19) azaldu nizuen nola ari naizen pasatzen konfinamendua. Ba al dakizue zein izan den nire azken errezeta?  Wasapp-a itzaltzea.
hh-0-1eko-matrikulazio-aldia-zabalik-ikastolan-2
Elgoibar Ikastola
 2019-20 urteetan jaiotako haurrentzat matrikulazio epea zabalik Ikastolan maiatzaren 18tik aurrera.
nerabeak-konfinamenduan
Gaztelekua
Nerabezaroan, helduekiko autonomia eta independentziak garrantzia hartzen du eta horregatik, konfinamendu egoerak eragin handia du bizitzako ziklo honetan aurkitzen direnengan.
covid-19
Ainhoa Lendinez
-Joxerra, esaldi hau zuzena al da? -Jesus, neska. Ez da horren inportantea.
ikastolaren-alde-dena-emanda-joan-da-agustin-gorostiza
Elgoibar Ikastola
Egun Elgoibar Ikastola osatzen dugunok atsekabe handiz jakin dugu Agustin Gorostizaren heriotza, hainbeste urtetan bertako zuzendari ekonomikoa izana, eta buru-belarri aritu izan zena hasierako amets hura egun den errealitate bihurtzeko. Esan beharrik ez dago, familiaren eta hurbilekoen nahigabean lagun gaituzuela.
bideoa-emakumearen-egoera-nafarroako-konkistaren-testuinguruan
Ilumberri achademia
XVI. mendean sortzen da estatu modernoa. Aro modernoan botere politiko, militar, instituzional, erlijioso eta ekonomikoak zentralizatzea izango da helburua, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egongo da eraso horren jomugan, eta gizartean zuen espazioa galduko du. 
konfinamenduari-ogia
Ainhoa Lendinez
-Zer moduz konfinamendua, Ainho? -Ba egia esan, zoragarri! -No me jodas, Ainho. -Ba... egia da, labur geratuko zait konfinamendua... -En fin. 
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken