barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 25 anateusk nial gardnerAnateusk elkarteak eta Elgoibarko Udalak antolatuta, After Thomas filma eskainiko dute eguen honetan, hilak 26, Herriko Antzokian. Nuala Gardner eskoziarrak idatzitako A Friend Like Henry liburuan oinarritutakoa da filma. Txakurren laguntzarekin egiten den lan terapeutikoan eta desgaistasuna duten pertsonen integrazioaren aldeko borrokan aitzindaria da mundu mailan Gardner. Elgoibarko Udalak harrera egin zion atzo.

2015 11 25 after thomas kartelaNuala Gardnerek idatzitako A Friend Like Henry liburuan oinarritutakoa da After Thomas filma eta bere seme Daleren bizimodua du hizpide. Autista da eta Nualak berak seme autista bat izatean dituen ezintasunak eta trabak gainditzeko eginbeharrez ere hitz egiten du. Henry da Dalen txakurra, bere lagun eta irakaslea. Filmaren bitartez autismoa bezalako gai bat lantzeaz gain, Nuala Gardner bera ere izango da emanaldian. Autismodun umeek heldutan ere autismoa dutela azaltzeko eta egoera hori jendaurrean azaltzeko idatzi zuen liburua eta Elgoibarren ere autismoari buruzko okerreko usteak argitzen saiatuko da. 20:30ean hasiko da emanaldia eta sarrera doakoa izango da.

•Anateusk eta Afaine ezagutzera

Anateusk gizarte berrikuntzarako Elgoibarko zentroaren gonbidapenari erantzunez etorri da Elgoibarrera Nuala Gardner. Anateusk-ek txakurren laguntzarekin egiten duen lan terapeutikoa ezagutzera eta babesa ematera etorri da, besteak beste. Anateusk barruko Afaine programa ezagutzeko aukera ere izan du. Programa horretan, desgaitasunen bat duten sei erabiltzailek parte hartzen dute. Elgoibarko Udalaren Haur eta Gazteria, Gizarte Ongizate eta Udal Kirol Patronatuaren laguntza du programak eta astean bi saio eskaintzen dituzte Olaizaga kiroldegian. 

Anateuskek trebatutako txakurrekin egiten duen lan terapeutiko garrantzitsua eta anitza goraipatu zuen Gardenerrek atzo, Elgoibarko Udalak egin zion harreran. Bere ustetan, lan honi esker, desgaitasuna duten haurren bizimodua hobetu ahal izango da; “nire seme Dale-rekin, Henry etxera iritsi ondoren, gertatu zen bezalaxe”.

Gardner-ek aipatu zuenez, txakurrak hezitzaile lana egiten laguntzen du, eta oso eraginkorra da hainbat terapia lantzeko; Erresuma Batuan egiaztatu ahal izan denaren arabera. Gainera, azpimarratu zuen, desgaitasuna duten pertsonen integrazioan txakurrekin lan egiteak diru dezente aurreratzen laguntzen duela; "izan ere, animalia horiek izango ez bagenitu, pertsona bat baino gehiago kontratatu beharko lirateke lan hori egiteko".

•Lan saioa

Desgaitasuna duten pertsonen familiekin egingo den lan-saio batean parte hartuko du Gardenerrek eguenean. Bilera hori 18:00etan izango da, eta parte hartu nahi dutenek Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen 943 74 10 08 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute izena.

2015 11 25 anateusk nial gardnerv

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken