Elgoibarko Udalak barixaku gauean Parisen egindako erasoak gaitzetsi ditu eta gaur eguerdian, 12:00etan, udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzera joateko deia luzatu du.
Parisko atentatuak “gaitzesteko” eta biktima eta haien familiei elkartasuna adierazteko bost minutuko kontzentrazio isila izango dela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.