Elgoibarko euskaltzaleak hasi dira dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguneko (abenduak 3) ospakizunak prestatzen, eta aurtengo programak bi ekintza nagusi izango ditu: batetik, lipduba egingo dute, Maalako parketik Kalegoen plazaraino, eta gerorako herri bazkaria antolatu dute. Batean zein bestean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Azaroaren 28an egingo dute Euskarak 365 egitasmoa, 13:00etatik aurrera. Ekimenak parte-hartzailea izan nahi du, eta ahalik eta elkarte-erakunde eta herritar gehien biltzea nahi dute antolatzaileek. Ekimenean parte hartzera animatzen zaretenok, esan zuek ere parte hartu nahi duzuela egitasmoa aurkeztu dizuenari, edota idatzi e-posta hauetako helbideren batera, maiatzaren 26a baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Euskarak 365 ekimenaren aurkezpen publikoa maiatzaren 27an egingo dute musika eskolako auditorioan, 19:00etatik aurrera.
∞ Lotura duten albisteak: