barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-11 euskaldunakelgoibarrenlibazalaAbenduaren 17an aurkeztuko dute, Kultur Etxeko sotoan (19:00etan), Elgoibarko Izarrak prestatu eta Danobat kooperatibak eta Elgoibarko Udalak diruz finantzatu duten Euskaldunak Elgoibarren liburua. Lan hori sortzeko ideia elkartearen 50. urteurrenaren harira izan zuten, eta lanaren koordinatzailea izan den Imanol Larrañagak esan duenez, “gure herria eta euskara lotzea izan da liburuaren helburu nagusia”.

 

 Liburuak sei atal dauzka, eta atal bakoitza elkarteko bazkide batek idatzi du. Eta bestelako lanak ere bazkideen artean egin dituzte: Andres Alberdik euskara-zuzenketak egin ditu, Asier Orbeak erretratu-lanak, eta Leire Rubiok diseinu -eta maketazio-lanak. Larrañagaren esanetan, liburuan jaso den eduki interesgarriaz gain, lan hau egiterakoan bazkideek izan duten parte-hartzea eta herritarren protagonismoa dira, beharbada, liburuaren bi zutabe nagusiak.

Liburuak 10 euroko prezioa izango du (8 euro, elkarteko bazkideentzat), eta Elgoibarko Izarran eta BARRENen egongo da salgai.

Sei leiho Elgoibarko euskaldunak ikusteko

1.    Elgoibar duela 50 urte.

Andres Alberdi izan da atal honen arduraduna. Garai hartako datu soziolinguistikoekin batera, lau lagunekin egindako mahai-inguru sakona eskaintzen digu Andresek. Gainera, duela 50 urteko Elgoibar hobeto ulertzeko, beste sei herritarren testigantzak eta bizipenak ere kontatu ditu atzera begira egindako atal honetan.  

2.    Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea

Imanol Larrañagak josi du atal hori, eta, besteak beste, elkarteak 50 urtean egindakoaren errepasoa eta balorazioa egin du. Gainera, sortzaileen eta hiru lehendakarien berbak ere jaso ditu, eta baita hamar bazkideren Elgoibarko Izarrarekiko sentimenduak eta bizipenak ere.

3.    Elgoibar gaur egun

Egungo egoera deskribatzeko ardura Kristina Zuatzubizkarrek eta Itziar Agirregomezkortak izan dute. Atalaren oinarrian, egungo egoera soziolinguistikoa ezagutzeko taulak eta datuak daude, baina bestelako normalizazio-planen berri ere ematen da. Atala Lore Laspiurren iritzi-artikuluarekin amaitzen da.

4.    Elgoibar 50 urte barru

Ane Odria da etorkizunari begira jarriko gaituen atalaren arduraduna. Ane herriko 16 gizarte-eragilerekin egon da, eta, besteak beste, elkarte-eragile bakoitzari galdetu dio zer egiteko prest dagoen Elgoibar 50 urte barru herri euskalduna izan dadin. Atalaren bigarren partean, berriz, lau gazte bildu ditu mahai baten bueltan, eta gazte horiek euskara zelan bizi duten azalduko digu.

5.    Euskal herrietatik guri begira

Ainara Argoitiak jarri ditu inguruko herrietakoak Elgoibarri eta elgoibartarroi begira. Eta galdetu die ea zelan ikusten duten Elgoibar eta Elgoibarko Izarra. Eta atalaren bigarren zatian, berriz, HUHEZIko irakaslea eta soziolinguistikan aritua eta aditua den Julen Arexolaleiba arrasatearrari euskalgintzaren gaineko elkarrizketa luzea eta sakona egin dio.  

6.    Elgoibarko Izarraren 50. urteurrena

Liburuari amaiera emateko, Ainhoa Mendibilen atala dator. Bertan, Elgoibarko Izarraren 50. urteurrenaren harira 2013ko martxoaren 15ean Herriko Antzokian izan zen errekonozimendu-ekitaldian ikusi eta bizitakoa jaso du Ainhoak. Besteak beste, orduko erretratuak, testuak eta bertsoak jaso ditu denon gozamenerako, eta, gainera, ia ekitaldi osoa ikusteko eta entzuteko moduan laga du, QR-sistemaren bidez. 

 

 

 

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken