barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 14 enplegu mahaia debegesaDebabarreneko udalek bi ekimen abiaraziko dituzte Debegesaren bitartez gazteen enplegua sustatzeko. Batetik, 20 eta 35 urte bitarteko “gazte kualifikatuei” zuzendutako Hazilan egitasmoa; eta, bestetik, Debabarreneko Enplegu Anezka. Azken honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.  

Debabarreneko Enplegu Mahaiaren osoko bilera egin zuten astelehenean (martxoak 14) Debegesak Eibarren duen egoitzan. Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko presidenteak, Debabarreneko zortzi alkateek, Eusko Jaurlaritzako Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako zuzendariak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapen Zerbitzuko buruak eta Sprilurreko zuzendariak hartu zuten parte bileran. 

Debegesak, Administrazio Kontseiluak eskatuta, 2015eko azaroan jarri zuen martxan mahai hau, eskualdean langabeziaren egoerari aurre egiteko eta eragile eta erakunde ezberdinen artean konponbideak aurkitzeko, eskualdeko ekonomia eta lanpostuen sorrera sustatze aldera. Prozesuak iraun duen denboran, hainbat bilera egin dituzte enpleguaren gaia hiru ertz ezberdinetatik aztertuz: enpresa-lehiakortasuna, azpiegiturak eta formazioa. 

Enplegu arloan, gure eskualdean “berehala” abian jarriko diren jardueren artean, gazteen lanpostuak sustatzea helburu duten bi ekimenen berri eman dute Enplegu Mahaian batutako arduradunek: Hazilan proiektua eta Enplegu Anezka.

•Hazilan proiektua

Asteon abiatu da Debegesan Hazilan proiektua, goi mailako ikasketak izanagatik (unibertsitate titulua edo prestakuntza zikloa) lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. 

Lehenengo deialdian 60 lagunek eman dute izena. Hautagai guztien artean aukeraketa prozesu bat egin da, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez, eta Debabarreneko 15 lagunek osatutako taldea sortu da. Lehen fase batean, formazioa jasoko dute euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatuko dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute. 

Deialdiak izan duen erantzun zabala kontuan izanik, dagoeneko zabalik da bigarren deialdirako izen-emate epea (irailean hasiko da). Informazio gehiago Debegesaren webgunean: debegesa.eus.

Proiektu hau bost urtera begirakoa da (2016-2020). Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.

Debabarreneko Enplegu Anezka

Bestalde, apirilaren 7ra arte dago zabalik apirilean Debabarrenean, Debegesaren bitartez, martxan jarriko den Enplegu Anezkan parte hartzeko izena emateko. Enplegu Anezka honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.  

Ez da prestakuntza profil zehatz bat eskatzen; oinarrizko ikasketak dituzten gazteak izan daitezke, lanbide heziketatik edo batxilergotik datozenak, unibertsitate ikasketak dituztenak... Baldintza bakarra da langabezian egotea. Ez da beharrezkoa, halaber, lan sektore jakin batean eskarmentua izatea, ezta esperientzia profesionala izatea ere.

Bost hilabetez taldekako zein banakako formazio saioak jasoko dituzte euren gaitasunak sendotzeko. Teknikari baten laguntzarekin, coaching eta adimen emozionaleko saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin, lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabideetako arduradunekin... Azken finean, lana bilatzera bideratutako dinamikak landuko dituzte.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Telefonica Fundazioak, Santa María la Real Fundazioak eta Debegesak sinatu duten hitzarmenaren ondotik dator eta Europako Gizarte Funtsak kofinantziatuko du. 

Proiektuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute izena emateko. Debegesaren webgunean aurkituko dute informazioa eta izena emateko bidea: www.debegesa.eus. Informazio gehiago eskuratzeko, Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

 

Komunitatea

zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    
energia-tailerrak-ikastolan
Elgoibar Ikastola
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan energiari buruzko tailerrak ditugu egunotan EKO OIZen eskutik.
dbh-4-mailako-gure-ikasleak-laboratoriumen
Elgoibar Ikastola
Gure ikasleak Laboratoriumean izan ziren pasa den astean. Erreportajea prestatu dugu arlo batek bere jardunaren osagarri gisa kanpo eragile bat nola erabiltzen duen ikusteko.
patagonia
Ainhoa Lendinez
🏔️Ni ez naiz Patagonian izan, oraindik. Baina ederra behar du, zinez. Gure zaletasunaren alderik gogorrena ikusten ari gara atzotik.
elgoibar-ikastola-martinika-uharteetan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.
zinebik-haurrentzako-emanaldiak-antolatu-ditu
Butaka Gorria
Zinebiren (Bilboko Dokumentalen eta film laburren jaialdiaren) 64. edizioak haurrentzat tarte berezia prestatu du: Zinebitxiki.  
el-perdon-film-iraniarra-ongarriren-hurrengo-proposamena
Butaka Gorria
Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Ongarri zineklubak aste honetan.
eguzki-plakak-ikastolako-teilatuan
Elgoibar Ikastola
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu.
izarok-limoiari-eztia-dokumentala-estreinatu-berri-du-zinebin
Butaka Gorria
Izarok “Limoiari eztia” dokumentala estreinatu zuen atzo Zinebin, Bilboko Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdian. 
elgoibar-ikastola-erasmus-proiektuan
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolak Erasmus+ izeneko Europa mailako proiektuan hartuko du parte.
laburmetraia-eta-luzemetraia-emanaldi-berean
Butaka Gorria
Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, beste zinema-jaialdi batzuekin alderatuz badu berezitasun bat: emanaldi berean, lehenengo laburmetraia bat ikusten duzu eta ondoren, luzemetraia.
abian-da-seminciren-67-edizioa
Butaka Gorria
Paco Leon eta Leonor Watling protagonistatzat dituen “No mires a los ojos” filmak inauguratu du Seminci, Valladolideko Nazioarteko zinema astearen aurtengo edizioa.
red-rocket-filmak-itxiko-du-inaki-agirre-zinemaldia-zikloa
Butaka Gorria
Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 
kepa-junkera-berpiztu
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur aurkeztuko dute Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumentala.  

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken