barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 2014-12-12 urtekogaztatxapeldunaaurk

Txapeldunetan txapelduna. Horixe da 2014. Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta lehiaketan aukeratuko dutena Gabon Zahar Ferian, abenduaren 27an. Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, aurten Euskal Herrian egin dituzten 18 ardi-gazta lehiaketetako bat, gutxienez, irabazi dituzten gaztagileak batuko dira Elgoibarren. Hau da, hamar gaztagile, tartean Mausitxa.

Gaur aurkeztu dute 2014 Urteko Gazta Txapelduna ardi-gazta lehiaketa. Elgoibarko Udalak eta Kalamuak antolatu dute lehiaketa, zazpigarren urtez. Gabon Zahar Feria egunaren barruan egingo dute abenduaren 27an, udaletxeko Pleno Aretoan. Egunean bertan, 13:30ak aldera, emango dute jakitera Euskal Herriko urteko gaztarik onena zein izan den. 1.500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
Aurten, hamar gaztagilek lortu dute lehiaketaren bat edo gehiago irabaztea eta horiek bakarrik izango dute lehiaketara gazta bat aurkezteko aukera (iaz bederatzi gaztagile izan ziren). Honako hauek dira aurten lehiaketaren bat irabazi duten gaztagileak: 

 2014an irabazitako txapelketak

  • J.M. Ansola-Mausitxa (Elgoibar): Plentzia (2014-08-17) eta Eibar (2014-11-30)
  • Hermanos Audikana (Gereñu): Araia (2014-08-15), Intxaurrondo (2014-09-13), Agurain (2014-10-07) eta Trucios (2014-11-01)
  • Joseba Insausti (Ordizia): Bilbo (2014-06-14) eta Elgoibar (2014-08-30)
  • Ricardo Remiro (Eulate): Uharte-Arakil (2014-08-31)     
  • Jon Etxebarria (Zeanuri): Bergara (2014-09-13), Hondarribi (2014-10-19) eta Euskal Herriko txapelketa (2014-10-25)
  • Larrabe, S.C. (Aguiniga): Gernika (2014-10-27
  • Igor Txurruka (Markina-Xemein): Axpe (2014-09-27) )
  • Mari Carmen Murua (Ordizia): Ordizia (2014-09-09)
  • Aizpea (Olaberria): Deba (2014-01-04) eta Azpeitia (2014-07-25)
  • Francisco Jabier Muñoa (Zerain): Legazpi (2014-09-07)

 
•Maridaje afaria Belaustegin
Gazta txapelketari lotuta, lehiaketarekin batera jaio zen ohiturari eutsiz, maridaje-afaria antolatu dute Belaustegi jatetxean, Idiazabal gazta eta goi mailako ardoak uztartzeko. Abenduaren 20an, zapatua, izango da afaria, eta guztira bost plater dastatzeko aukera egongo da, Arrieta Lanviego ardandegiko ardoekin eta olioarekin batera. Belaustegi jatetxean eman daiteke izena (943 743 102). Aditu batek janaria eta ardoa nola uztartu behar diren azalduko du. Afariaren prezioa 55 euroan (BEZ eta autobusa barne) jarri dute. Autobusa 21:15ean irtengo da Eibartik eta 21:30etan Txankakoa zubi paretik.

 

 

 

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken