barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sanlo garagardo feria elgoibar 2015Sanlo Eskubaloi Taldeak garagardo festa antolatu du, laugarren urtez. Irailaren 22an hasi eta 25era arte ez da janik, edanik eta musikarik faltako Maalako parkean. Gaur (irailak 22), 18:30ean, irekiko ditu ateak garagardo festak.

Aurreko urtean Aita Agirre plazan egon eta gero (ikus iazko argazki-bilduma), berriz Maalako parkera itzuliko da Sanlo eskubaloi kirol-taldeak antolatutako garagardo feria. Gaur zabalduko dute 18:30ean, eta 21:00etara arteko pintxo potean ganbak plantxan dastatzeko aukera izango da. 22:30erako Garazi Ayesta eta Xabi Larrañaga elgoibartarrek osatzen duten Dardara taldearen kontzertu akustikoa dago iragarrita.
Barixakuan 18:30ean irekiko dute karpa eta berriz izango da pintxo potea. 22:30ean The Romanticos taldeak joko du eta gero, bingo solidarioa egingo dute.
Zapatuan ere karpako jai giroaz gozatu ahal izango da, eguerditik aurrera. Muskuiluak eskainiko dituzte pintxopotean, eta musika ere egongo da. Gauean berriz egingo dute bingo solidarioa. Ekitaldi guztiak garagardoz eta jatekoz lagunduko dituzte. Ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak egongo dira egunero jateko moduan eta igandean paella erraldoia prestatuko dute.

• Egitaraua
IRAILAK 22 - Eguena
•    18:30 Karparen Inaugurazioa
•    19:00 Irekiera
•    19:00 - 21:00 Pintxo Potea (ganbak)
•    22:00 Kontzertua: Dardara (Garazi&Xabi)
IRAILAK 23 - Barixakua
•    18:00 Karparen Irekiera
•    18:30 - 20:30 Gau Kroserako dortsal banaketa
•    19:00 - 21:00 Pintxo Potea (ganbak)
•    22:00 Kontzertua: The Romanticos
•    23:30 Bingo solidarioa (bakarra)
IRAILAK 24 - Zapatua
•    09:40 Klubeko Argazki Ofiziala Ikastolan
•    10:45 Kirol taldeen talde argazkiak
•    12:00 Irekiera. Pintxo potea (muskuiluak)
•    12:00 Olaizaga kiroldegian, Elgoibarko Beteranoak A - Elgoibarko Beteranoak B
•    14:30 Beteranoen bazkaria
•    22:00 Kontzertua / Dantzaldia: Funkdamental
•    23:30 Bingo solidarioa (bakarra-único)
IRAILAK 25 - Domeka
•    12:00 Irekiera
•    14:30 Paella jan erraldoia

Komunitatea

euskaltzain-osoa
Angel Ugarteburu
Aste honetan, azaroaren 25ean, egingo du Andresek euskaltzain oso izendapenari dagokion hitzaldia bere jaioterrian, Getariako udaletxean.
nork-ala-zerk
Angel Ugarteburu
“Ixa-ixa jausi da”, “Ixa-ixa irabazi du, baina ez du lortu”, “ixa-ixan geratu da”. “Apu-apuan dago sagar heldua, adarretik jausi beharrean” Ixa edo X (ekis), ekilibrioa.
matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken