barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko elgoibar 2016bidea donostia2016Donostia 2016 Europako kultur-hiriburutzak eta Elgoibarko Morkaiko mendi taldeak elkarlanean antolatu dute 2016 Bidea egitasmoko 11. etapa. Elgeta eta Elgoibar lotuko ditu mendiz mendi datorren domekan, ekainaren 5ean. Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute proiektu honetan. Hala, egunaren amaieran Aitor Novak sortutako Kataiak ikuskizuna eskainiko dute Herriko Antzokian.

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 Bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko da. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira; bai hasieran, erdibidean edota amaieran. Domekero eramango dute mendizaleek DSS2016EUren lekukoa Euskal Herri guztian zehar, ia 600 kilometro luzetan. Donostia eta Zarautz arteko etaparekin hasi zen egitasmoa martxoaren 27an eta Pasaia eta Donostia arteko etaparekin amaituko da urriaren 30ean. Elgoibartik ere pasako da bidea. 

Industria lurraldea izena izango du, ekainaren 5ean Elgetatik Elgoibarrera egingo den 2016 Bidea egitasmoko 11. etapak. Guztira 16,8 kilometroko etapa izango da (ikus ibilbidea mapan eta egitarau zehatza -PDF-) 

elgeta elgoibar GS2016 mapa copia

•Izena emateko

2016 Bidea egitasmoan parte hartzeko izena eman behar da eta 150 pertsonek egin dezakete etapa bakoitza. Elgoibarren amaituko den etaparako izena emateko azken eguna ekainaren 3a (20:00) izango da, eta 7 euro ordaindu beharko dira (kudeaketa-gastuak kanpo: 1,09 euro). 2016bidearen webgunean eman behar da izena. Etapa Eibarko Untzaga plazatik irtengo da, udaletxe paretik, 09:00etan. Autobus zerbitzua ere egongo da. 

Kataiak ikuskizuna Herriko Antzokian

11. etaparen barruan herritar ororentzako irekiak izango diren bi ekintza kultural antolatu dituzte. Lehenik bisita gidatu antzeztua eskainiko dute Eibarren, 09:00etan, Antxintxiketan konpainia eta Ikasten konpainiek. Etaparen amaieran, berriz, Kataiak ikus-entzunezkoa eskainiko dute Herriko Antzokian, 16:30etik 17:00etara. Aitor Nova musikari elgoibartarrark sortutako ikuskizuna da Kataiak, eta Elgoibarko makina-erremintaren mendeurreneko ospakizunen barruan eskaini zuten estreinakoz, 2014an, Makina Erremintaren Museoan. Musika, museoko makinen hotsak eta enpresetan grabatutako irudi zein soinuak uztartu zituen ikuskizun honek, makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatuz. Oraingoan Herriko Antzokian eskainiko dute.

kataiak elgoibar museoa 2014

 

Komunitatea

matria
Butaka Gorria
Donostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.
euskal-zinemaren-galak-emakume-zinegileei-begirada-berezia-eskainiko-die
Butaka Gorria
Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien “Arnasa betean, emakume zinegileak” dokumentala izango da ikusgai Euskal Zinemaren Galan. 
mendia-elikadura-eta-osasuna-ii
Ainhoa Lendinez
Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean.
tori-eta-lokita
Butaka Gorria
“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.
el-sueno-de-la-sultana-isabel-hergueraren-lehen-film-luzea-estreinatu-da-sail-ofizialean
Butaka Gorria
Miyazaki eta Trueba eta Mariscalen filmen ondoren, azken hilabeteetan ikusmin handia sortu duen Isabel Hergueraren lehen filma iritsi da.
dispararon-al-pianista-animaziozko-filma-estreinatuko-dute-sail-ofizialean
Butaka Gorria
“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.
hayao-miyazakik-emango-dio-hasiera-gaur-donostia-zinemaldiaren-71-edizioari
Butaka Gorria
Inaugurazio galan Miyazakik birtualki Donostia saria jaso ondoren emango dute “The boy and the heron” filma. 
scarlet
Butaka Gorria
Prieto Marcello (Martin Eden) zuzendari italiarrak fabula bat proposatzen digu Scarlet filmean. 
donostiakoaren-bezperan-inaki-agirre-zikloa
Butaka Gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zikloa. 'Los reyes del mundo', Donostian iaz urrezko maskorra irabazi zuen film kolonbiarrak emango dio hasiera ostegunean zikloari. 
magister-magistra
Angel Ugarteburu
Erretreta aspaldi hartu zuenak ere gogoan ditu iraileko hasierako egunak, nagikeriak nagikeri, ilusioz betetako proiektuz blai zeudenak.
utmb-mont-blanc
Ainhoa Lendinez
Alaba normal batek, Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian.
inigo-eta-mikel
Angel Ugarteburu
Pena eman zidan eta ezin dut burutik kendu. Pena eta, egia esateko, nolabaiteko harrotasuna ere bai, aipatuko ditudan xehetasunak tarteko.
ikuspuntua
Angel Ugarteburu
Aurreko batean bilobarekin izandako elkarrizketak jarri nau, berriz ere, ordenagailuaren aurrean.
zegama-aizkorri-eta-donutsak
Ainhoa Lendinez
Aspaldiko lagunok! Urteko lehen dortsalak jantzita, atseden hartu eta hausnartzeko ordua ere iritsi da. Eski denboraldia nahi baino laburragoa izan den arren aurten, egia esan, argazkiei begira hunkitu egiten naiz.
euskal-inauterien-festa-ikastolako-haur-eta-gazteen-eskutik
Elgoibar Ikastola
Ikastolako ikasleek ostiral arratsaldez ospatu dugu urteroko Euskal Inauterien festa. HH, LH eta DBHko haur eta gazteek herria hartu dute txoko guztiak apaindu eta animatu dituen kalejira koloretsuan.    

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken