barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Abuztuan kasu askorik egin gabe pasatzen diren berri horietako batek atentzioa deitu digu.


Berrian zera irakurtzen genuen:
Hego Euskal Herrirako gorde duen diruaren erdia baino gehiago abiadura handiko trenaren (AHT) obretarako izango da. Hain zuzen ere, 327 milioiko gastua aurreikusi du Madrilek: 290,8 milioi Euskal Y-aren obretarako, eta 36,3 milioi Castejon-Iruñea zatia egiteko

Argian ere bazetorren notizia: 
EAErentzako eta Nafarroako Foru erkidegoarentzako diru partiden %58 AHTren eraikuntzara bideratu dute.
...
Helburu argia du igoerak: 290 milioi euro, hau da, aurrekontuaren %80, Euskal Y proiektuak jasoko du.

 

Bermejok argitaratu zuen lehenengo txosten ekonomiko hartatik (EAEn AHTk edukiko zuen inpaktu ekonomiko ezkorrarena), bata bestearen atzetik atera dituzte, tartean Nafarroako Haren ingurukoa, eta beste hainbat. Azkena kanarietako unibertsitateak ateratakoak zera dio:

Ofelia Betancor eta Gerard Llobet ikerketaren egileek adierazi dute abiadura handiko lineak eraikitzen jarraitzeko motibazio bakarra politikoa dela, eta ez ekonomikoa: “Justifikazio ekonomikoaren gabeziak behartzen gaitu pentsatzera bestelako motibazioak daudela azpiegitura hauen eraikuntzan, hala nola, ustez gobernuei ematen dizkien onura politikoak”.



Bide batez, bidezko ikusten dugu gogoratzea zer dagoen AHTren atzean. Argiako beste artikulu honetan diotenez:
AHT egiteko argudio nagusietan “garapena” (hitz lausoagorik?), aberastasuna, lan aukerak… entzun izan ditugu, eta eraikuntza lan honen arduradunek bermatu eta gardenki aurkeztu beharko lituzkete berau egiteko erabilitako lan baldintzak...
+12 orduko lanaldia astelehenetik larunbatera (igandea soilik jai eginez) eta hilean 1.300 euroko soldata, garraio eta bazkari gastuak, noski, langilearen kontura.
+hilabeteko topografo lana, 10 orduko lanaldiarekin, 900 euro gordin ordaindu dizkiote beste langile bati.

Beste blog honetan beste hau ere irakur liteke:
«AHTko lanetan izaten diren lan baldintza kaskarren eta esplotazioaren» inguruan Eusko Jaurlaritza «ez ikusiarena» egiten ari da.
... 
Antzeko salaketa egin zuen duela urtebete ELAk, eta orduan esandakoak berretsi ditu orain ere. Hain zuzen ere, eraikuntzako lan hitzarmena urratu izana leporatu dio ETSri. Izan ere, abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan jardunaldi «neurrigabeak eta legez kanpokoak» egiten ari direla dio sindikatuak. Horren adierazgarri da batzuetan beharginek hamazazpi orduko lanaldiak egitea, eta hamabi ordutik gorako lanaldiak «ohikoak» izatea.
Lanaldiak luzatu beharrean, gainera, zortzi ordutik beherako ordutegia behar zela ohartarazi zuen duela urtebete sindikatuak. Izan ere, lan bereziki toxiko edo arriskutsuetan lanaldia %20, %25 edo %30 laburtu behar dela ohartarazi zion ETSri. Baina esaten zutenaren aurkakoa egiten zutela salatu zuen ELAk.
...
AHTa eraikitzeko obretan gutxienez zazpi lagun hil dira azken bost urteetan, eta beste zenbait zauritu dira.

Artikuluak aipatzen duen bezela, AHTko lan baldintzez badakiguna, idatzita

 

Komunitatea

ikastolako-guraso-kontseilua
Guraso Kontseilua
Jendetza bildu zen Elgoibar Ikastolaren txosnaren inguruan joan den abenduaren 30ean, Gabon Zaharreko ferian.
kilimon-lur-azpiko-urak
Morkaiko
Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxeetan edaten dugun uraren jatorria ezagutzeko mendi irteera antolatu dugu Kilimoi bailarara, ikastetxeekin elkarlanean, urtarrilaren 21erako.
gazteok-ikasle-eta-langile
Jaiki Gazte Taldea
Ostegunean aurkeztu genuen aurtengo kanpaina. Azpian dituzue bideoa eta testua.
 

BEC

bec
Ainhoa Lendinez
Mendia askatasuna da niretzat... baina euskara da gure territorio libre bakarra. Sarrik idatzi zuen, eta igandean BECen gogoratu nuen.
morkaikorekin-museora
Morkaiko
Oraingoan larunbaterako plan berri batekin gatozkizue, Elgoibarren daiden bi museo bisitatzera joango gara.
etxebizitzarekin-lotutako-azken-albisteen-inguruko-irakurketa
Jaiki Gazte Taldea
Duela pare bat urte mahai gainean jarri genuen Jaiki gazte taldetik Elgoibarko gazteok etxebizitza bat izateko genuen zailtasuna, eta aldi berean herrian 732 etxebizitza hutsik egotearen kontraesana. Zentzu horretan bi eskaera egiten genizkion udalari, abiapuntu gisa: Elgoibarko etxebizitza hutsen inguruko diagnostiko sakon bat burutzea eta herritarren beharrei egokitutako etxebizitza politika aurrera eramatea.
elgoibartik-soraluzera-paraje-elurtuetan
Morkaiko
Igandean, abenduaren 3an, mendi irteera egin genuen haurrekin, Elgoibartik Soraluzera.
eskua
Eire Vila
Dotoreak ikusten zituen besteen eskuak, garbiak, leunak, denak antzekoak gainera, perfektuak. Bereak, ordea, ez zituen horrelakoak ikusten. eta horrek min egiten zion.
emakumeak-ez-dira-beldurrez-jaiotzen-2
Gaztelekua
Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, urte osoan kezkatzen gaituen gai bati helduko diogu: indarkeria matxistari.
karakate
Ainhoa Lendinez
Karakaten izan naiz gaur ere. Giro ederra dago. Eguzki hotza, belardiak lasai, zaldiak ere bai. Larunbateko jendetza eta zaratarik ez gaur.
josu-juaristiren-hitzaldia
Morkaiko
Iosu Juaristi Txabolak parasherpakadak izeneko saioa eskainiko du gaur (azaroak 15) Lanbroa tabernan.
huayhuash-mendikatean-eskalada-espedizioa
Morkaiko
Peruko Huayhuash mendikatera eginiko eskalada espedizioaren berri emango du Ihintza Elsenaarrek Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloan, gaur.
zalakain-abenturazalearen-urratsekin-dantzan
HaritzEDT
Datorren larunbatean, azaroak 11, estreinatuko da Martin Zalakain Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Bilboko Arriaga antzokian. Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza eta antzerki lan berria, Artedrama arte eszenikoen plataformarekin elkarlanean egin da.
perretxikoak-ezagutzeko-mendi-irteera
Morkaiko
Irteera mikologikoa egin genuen domekan, Karakate elkarteko lagunekin elkarlanean.
urresteiko-ertza-atxarte
Ainhoa Lendinez
Lagun batek esan dit: loramen, gaur hartu kaskoa eta arnesa, mendira joango gara eta. Eta halaxe izan da, mendira joan gara. Baina aitortu behar dut: kaskoa eta arnesa hartzeak urduritasuna eragin dit.

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken

 

Elgoibar/Mendaro Twitter

RWSI1959 John Ngugi en la zona deportiva de Mintxeta en Elgoibar. Haciendo algo de ejercicio antes de comer https://t.co/UOYbSh5ENY
7mreplyretweetfavorite
MujeryAtletismo Si Mahoma no va a la montaña...🌄 Si andábais por ahí buscando vuestras fotos del @CrossElgoibar, no os preocupéis q… https://t.co/DeX5YpRUHn
16mreplyretweetfavorite
AngelCruzJ Galería de fotos del Cross de Elgoibar. Imágenes maravillosas de Miguélez, amigo desde hace años y quizá el mejor f… https://t.co/C4ohi3LB31
39mreplyretweetfavorite
Infodebabarrena [es] Charla informativa en Elgoibar: Para explicar los cambios del sistema de recogida, el… https://t.co/ReAcoXdM3x
1hreplyretweetfavorite