barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

javi dominguez mendi korrikalaria elgoibar mintxetaMunduko onenetakoa, eta gainera, apala. Horregatik, bakarra da Javi. (Felipe Artigue, laguna eta mendizalea).

Javi Dominguez gasteiztarra izanagatik 9 urte daramatza Elgoibarren lanean Javi Dominguezek (Gasteiz, 1974). Fisikan doktorea eta mendizalea, sarri ikusiko ikusiko duzu Karakaten. Berandu samar hasi zen korrika, asfaltuan lehenengo eta mendian gero. Lasterketa luzeetan gorputzak ongi erantzuten ziola ohartu eta horretan dihardu azken urteetan. Burua zenbakiekin jolasean jarri eta lasai-lasai, tropelean ezkutaturik hasten omen ditu lasterketak: atzetik aurrera, horixe bere estrategia. Eta emaitza ezin hobea ematen ari zaio. Euskal Herrian ez ezik, munduko lasterketa gogorrenetan ere punta-puntan dabil.

javi dominguez eskuakzabalik•2015a min hartuta eta geldirik egon ostean, 2016a bikaina izaten ari da. Derrigorrez atseden hartu behar izateak on egin dizu?

Bai, on egin zidan. Korrika ezin eta lehen aldiz errepideko bizikletan ibili nintzen, pilak kargatu nituen eta motibazio handiagoarekin itzuli nintzen. Hirugarren Lavaredoko ultra trailean (120 km), hirugarren Tolosako Hiru Tontorretan (42 km), Ehunmiletan (168 km) irabazi, hirugarren munduko txapelketan (105 km) eta bosgarren Mont Blanc-eko ultra trailean (168 km). Zein da urteko balorazioa? Emaitza sinestezinak izan dira niretzat. Proba batetik bestera oso gutxi berreskuratu dut, gainera. Minak desagertu eta emaitzak agertu dira, ezin gehiago eskatu.
Garai batean baino hobeto zabiltza aurten goraka. Zergatik?
Lehen baino hobeto nabil goraka eta mantsoago jasiten naiz. Gorputza ultra distantziara
ohitzen ari dela dirudi.
Ehunmiletan hainbat aldiz irabazi duzu eta aurten ere bai, 40 minutuz galduta egon ostean, gainera. Zer gertatu zen?

Hainbat erabaki okerren ondorioz galdu nintzen. Bidea galdu nuela ohartu nintzenean atzera egin behar nuen baina… bide zuzenera gerturatzen ari nintzela uste nuen baina gero eta gehiago ari nintzen urruntzen. Aralarrekoa bezalako baso itxietan oso erraza da orientazioa galtzea ez dagoelako erreferentzia askorik. Eta ohi bezala, biderik txarrena aukeratu nuen nik (barrez). Azkenean denbora galdu nuen baina buelta eman nion eta lasterketa ongi amaitu nuen. Mont Blanceko Ultra Trailean bosgarren egin duzu, oilar askoren aurretik. Bero izugarria izan genuen eta ia denei erasan zien. Nire ustez ohi baino lasterketa irekiagoa izan da aurtengoa. Ohiko baldintzetan onenek irabazi ohi dute lasterketa hori baina bestelako baldintzetan horren onak ez garenok podiumetik gertuago egoteko aukera daukagu. Ni neu pixkanaka joan nintzen korrikalariak aurreratzen, atzetik aurrera. 6 kilometro falta zirenean, azken jaitsieran, bosgarrenari ere aurrea hartu nion eta oso pozik amaitu nuen.

Aigues Tortesen (Kataluniako Pirinioak) jokatu da aurten munduko txapelketa. Estreinakoz Euskal Selekzioarekin aritu zara eta hirugarren egin duzu!

Ehunmilak irabazi eta bi aste geroago izan zen Buff Epic Trail (105 km). Nekatuta egongo nintzela uste nuen baina indarra neukan gordeta. Han ere atzetik aurrera egin eta hirugarren amaitzea lortu nuen, oso sentsazio onekin, gainera. Euskal Selekzio osoarentzat oso pozgarria izan zen, lehenengoz joan ginelako ultra distantziako munduko txapelketara eta oso maila ona eman genuelako. Emaitza hauek Euskal Selekzioaren ultra distantziako taldea indartuko dute datozen denboraldietarako.

 javi dominguez gauez

Urtean ultra distantziako lasterketa bat egitea omen da komenigarriena, edo gehienez, bi. Zuk aurten zazpi bat egin dituzu. Nola osatzen zara batetik bestera?

Zentzuz jokatuz eta gorputzari entzunez. Gorputzak ezin duela esaten badu, gelditu egin behar duzu. Urteak daramatzat ultra distantziako lasterketak egiten eta oraingoz gorputzak eusten dio, eta garrantzitsuenak, buruak, ere bai. Badakit ez dela egokiena, badakit lasterketa gutxiago aukeratu beharko nituzkeela, baina zaila da ezetz esatea, areago gustuko dituzun probei. Noiz ohartu zinen ultra distantziarako dohainak zeneuzkala? 2010ean egin nuen lehen ultra lasterketa, Hiru Handietan. Ez nekien ia ezer lasterketa luzeez eta bosgarren amaitu nuen. 2011n Ehunmilak irabazi nituen eta orduan konturatu nintzen lasterketa luzeetarako erresistentzia neukala eta erritmo konstanteari eusteko gai nintzela. Orduan hasi nintzen neure buruan sinesten. 

Zenbat entrenatzen zara?

Oro har ez naiz asko entrenatzen, besteak beste ez daukadalako asti askorik. Ultra lasterketen denboraldia gerturatu ahala asteburuetan saio luzeren bat egiten dut, baina gero eta alferragoa naiz, eta neure kabuz joan ordez lasterketa luzeren batean ematen dut izena kilometroak pilatzeko. Ez omen da onena, baina niri oraingoz ongi doakit. Burua giltzarri omen da ultra lasterketetan. Burua oso garrantzitsua da: %33 burua dela esango nuke, %33 sabela eta gainerako %33a fisikoa. Hiru horietakoren batek huts egiten badu, gauzak ez dira behar bezala aterako.

Fisikaria zara. Egia da lasterketetan zenbakiekin jolasten zarela?

Bai (barrez). Ibilbidearen zein zati egin dudan eta egiteko zenbat falta zaidan pentsatuz, edo anoa-postu batetik bestera zenbat denbora egin dudan pentsatuz. Proportzioekin kalkuluak eginez dibertitzen naiz, eta neure burua animatzen dut. Edozertan pentsatzen dut, lanaren inguruan ere bai. Autobusez bidaia luze bat egitea bezala da: paisaia ikusi, aldamenekoari begiratu, telefonoz deitu… berdin-berdin, baina lorik egin gabe.

javi dominguez skyrunning
Mendiko lasterketak modan daude, baina kritikak ere jaso dituzte. Mendiari errespetua galdu zaio?

Lasterketak eta mendian korrika egitea ez dira gauza bera niretzat. Lasterketak lehia dira, eta lehia denean dago, baita oinez ere. Himalaismoan, alpinismoan, eskian, korrika… baita onddo bila ere. Denean dago lehia. Bestalde, mendiari modu askotan galtzen zaio errespetua: bidea ezagutu gabe eta horrek zer ekar dezakeen jakin gabe mendira joatean, ia arroparik gabe, prestatu gabe, zer eguraldi egingo duen begiratu gabe. Baina zortzimilakoak nolanahi igoz ere galtzen zaio errespetua mendiari; bideak goitik behera sokaz ekipatuz, oxigeno botilak lurrera botaz… Perretxiko bila joan eta ahalik eta gehien lortzeko grinarekin joatea ere, mendiari errespetua galtzea da nire ustez. Moto edo quadekin bideak suntsitzea, edo jendea dabilen bideetatik mendi bizikletan ziztu bizian jaistea ere bai. Mendian biltzen den jendetzari buruz ere asko hitz egiten da, baina pilaketa handienak egun jakinetan izaten dira, erromerietan, eta halakoetan gehienak oinez joaten dira. Nola goazen, oinez edo korrika, mendiari ez zaio axola.
Alberto Zerain ezagutzen duzu, baita Kilian Jornet ere. Mendizale eta mendi korrikalari asko ezagutzen dituzu. Zer dute antzeko?
Biei gustatzen zaie izugarri mendia. Euren lekua da, oso ondo ezagutzen dute eta oso gutxi bezala ibiltzen dira mendian. Oso indartsuak dira, eta zein bere jardueran oso azkarrak. Arin joatea gustatzen zaie, beharrezko duten materialarekin, besterik ez. Cervinora ziztuan igotzen eta jaisten ikusi dugu Kilian; Alberto, berriz, hainbat zortzimilakotan, bakarrik eta estilo alpinoan.
Kilianek albo batera utzi ditu lasterketak pixka bat eta alpinismora jo du. Hori al da etorkizuna? Gero eta erronka zailagoak behar ditugu?
Kilianek ez dio korrika egiteari utzi, korrika eginez lehiatzeari utzi dio. Bizitza osoa darama mendian; eskian, mendiko eskian, alpinismoan, mendian korrika, muturreko eskian. Mendian erronka zail asko egingo zituen, hedabideek jaso ez dituztenak. Txapelketa asko egin ditu, Alpeetan ere asko ibili da mendian, eta orain mendi garaiagoak esploratu nahi ditu. Progresio logikoa da nire ustez, zortzimilakoak egiten dituen beste edozeinena bezala, baina nor bere estiloan.
Mendiko korrikalariak mendizaleak dira?

Mendiko korrikalaria mendizalea eta korrikalaria da niretzat. Baina batzuk %90-10 dira mendizale-korrikalari, beste batzuk %50-50, besteak %10-90... Hala ere, oraindik ez dakit zer den mendizale izatea. Mendira oinez edo bizikletan doanari galdetzen ote zaio mendizalea den?

Egun bat korrika egin gabe... eguna galtzea da?

Inondik ere ez. Eguna galtzea egun osoa telebistari itsatsita egotea da niretzat.

Mendian korrika egiteko gai ez zarenean, mendira joateari utziko diozu?

Mendira joateari utziko diot mendiaz gozatzeari uzten diodanean. Orain gorputzak uzten dit, eta korrika, oinez eta bizikletan joaten naiz mendira.

Aita izango bazina, zer erakutsiko zenieke seme-alabei, matematikak ala mendia?

Matematikaz hitz egingo nieke, baina mendian gora... asmakizunak kontatu, zientziaren bitxikeriak, pentsarazi egingo nieke.

•Ehunmilak 2014 Palestinako bandera, Buff Epic Trail 2016 ikurrina. Zilegi da kirola eta aldarrikapena uztartzea?
Nork bere aldarrikapena beti darama berekin: lasterketan, etxean edo kafe bat hartzen. Zerbait aldarrikatu behar bada, nire ustez, edozein foro da egokia.

javi dominguez eskuak
Aurten ez zara Hiru Handietan aterako, urrian, Diagonale des Fousera (Eroen Zeharkaldia, 170 km) joango zarelako, Reunion uhartean. Zuk zeuk esana da egin duzun lasterketa gogorrenetakoa dela. Erotu egin gara?

Ultra distantziako lasteketetan aritzen ez den jendearentzat hau guztia eromena izango da, zentzurik gabeko erronkak izango dira. Nola da posible Diagonale des Fous bezalako proba gogor batean gozatea? Ba bai, gozatu egiten dugu. Reunion uhartea leku ikusgarria da, ibilbide gogorrekoa eta hango jendearen zaletasuna sinestezina. Eta bestela, hondartza ere han dago, aukeran (barrez).
Garai bertsuan izango da munduko txapelketa Portugalen. Talde gorriarekin (Espainiako selekzioarekin) joateko asmorik ez?
Portugalgo “beste” munduko txapelketa ez da horren teknikoa, azkarragoa da eta gustuko ditudan probak baino laburragoa ere bai. Espainiako selekzioak oso korrikalari azkarrak dauzka hara joateko. Nik nahiago dut Reunionera joatea, askoz motibazio handiagoa da niretzat.

 javi dominguez Mintxetan2
Eta azaroan Karakateko igoera... Bai, azaroan urteko hitzordu handia, Karakateko igoera.

Ez dago urrutira joan beharrik, ezta kilometro asko egin beharrik ere, mendiaz eta lagun arteko lehia eta apustuez gozatzeko. Lasterketako giroa itzela da Karakaten, eta lasterketa ostekoa ere bai: plazan, baba-janean eta ondoren, gorputzak eusten dion artean.

 

Hitz batean

  • Zegama Aizkorri: Onena
  • Lavaredo: ikusgarria
  • Ehunmilak: familiakoa
  • Buff Epic Trail: Pirinioetan, azkenean!
  • UTMB: handiena
  • Hiru Handiak: mitikoena, eta gainera, arabarra 
  • Karakate: mundiala
  • Pelikula bat: Pulp fiction
  • Liburu bat: hunkitu ninduen azkena, “Los catorce de Iñaki
  • Kanta bat: La Pollaren edozein
  • Beste zaletasun bat: garagardoa egitea 
  • Bizio bat: azazkalak jatea 
  • Edari bat: garagardoa
  • Jaki bat: babarrunak

 

2016ko Ehunmilak Ultratrailaren laburpena eitb.eus-eko Zu Kirolari saioan:

 

 

Komunitatea

mountain-obsession-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
-Oraintxe bertan, zer egingo zenuke mugarik izango ez bagenu?
santa-eskea-eta-inauteri-astea
Elgoibar Ikastola
Pandemia garai honetan ere gure baloreak lantzen jarraitzen dugu Elgoibar Ikastolan. Pasa den astean Santa Eskea ospatu genuen bezala, euskara eta euskal kultura sustatzeko egun berezien artean Euskal Inauteriak prestatzen ari gara egunotan. 
house-of-cardin-dokumentala-ikusteko-une-aparta
Butaka Gorria
Pierre Cardin moda diseinatzailearen heriotzaren albistea ikusten ari nintzela, goian dagoen irudiaren atzeko aldeak deitu zuen nire arreta.
elgoiabar-ikastolako-ikasgelak-eta-erabilera-anitzeko-gelak
Elgoibar Ikastola
“Pausoz Pauso” Elgoibar Ikastola ilusio handiz garatzen ari den egitasmoa da. Ikastola itxuraldatzen eta hezkuntza eraldatzen ari gara. Bisita itzazu gure Ikasgelak eta Erabilera Anitzeko gelak. 
elgoiabar-ikastolako-espazioak-eta-instalazioak
Elgoibar Ikastola
“Pausoz Pauso” Elgoibar Ikastola ilusio handiz garatzen ari den egitasmoa da. Ikastola itxuraldatzen eta hezkuntza eraldatzen ari gara. Bisita itzazu gure espazioak eta instalazioak.  https://elgoibarikastola.eus/eu/node/2774  
anti-colores
Butaka Gorria
Laburmetraiei tartea egingo diegu gaur. “Anti” filmak 1921.urtean kokatzen gaitu ipar Euskal Herrian eta “Colores” laburmetraiak egungo elkarrizketa baten lekuko egiten gaitu.
mendizaletasun-etilikoa-mendiko-errezetak
barren.eus
-Zortzigarren marianitoa hartu det. Se nos esta yendo de las manos.-Nik enegarrenez ikusi ditut Russel-Margalidako argazkiak.-Mendizaletasun etilikoa.
elgoibarko-gaztelekuko-ate-irekiak-urriaren-21ean
Gaztelekua
Irailaren hasieratik Elgoibarko Nerabe Zerbitzua, Gaztelekua,  martxan dago.  Aurten 2003tik  2008ra bitartean jaiotako nerabeak dira zerbitzuaz gozatzeko aukera dutenak eta dagoeneko parte hartzen ari dira.
asa-ga-kuru-true-mothers
Butaka Gorria
Naomi Kawase zuzendari japoniarrak gaur estreinatuko du bere azken lana Donostiako zinemaldiaren 68. Edizioan. “Asa ga kuru / True Mothers” filmak bi ama aurrez aurre jartzen ditu.
nomadland
Butaka Gorria
Antonio Zabala eta Jokin Martinez lagunak dira eta sarritan zinea dute hizpide, asteburuan zinemaldian elkartu gara biekin. Lehena Bergarako zineklubeko kidea da eta bigarrena, Elgoibarko Ongarri zineklubekoa. Biei Zinemaldiko 68.edizioko film bat aukeratzeko eskatu diegu.
el-drogas
Butaka Gorria
Gaur (irailak 20) estreinatuko da Donositako Zinemaldian azken asteetan ikusmin handia sortu duen “El Drogas” filma. Enrique Villareal musikariari buruzko dokumental biografikoa egin du Natxo Leuza zuzendari nafarrak.
under-the-skin
Butaka Gorria
Scarlett Johanson protagonistatzat duen “Under the Skin” ikusteko aukera izango dugu asteburuan Iñaki Agirre Zinemaldian.
woody-allenen-azken-filmak-inauguratuko-du-gaur-donostiako-zinemaldiaren-68-edizioa
Butaka Gorria
Butaka gorri honetatik zinemaldietako pantailei begira jarriko gara. Pandemia urte honetan Donostiako eta Elgoibarko Iñaki Agirre zinemaldiak egingo zirela jakiteak albiste onak izan ziren. Iritsi da eguna!
la-caramnrista-filmarekin-hasiko-da-gaur-inaki-agirre-zinemaldia
Butaka Gorria
Iñaki Agirre zinemaldia gaur gauean hasiko da Donostiako Zinemaldiarekin bat eginez urtero legez.
alpinismo-bisexual-mendiko-errezetak
Ainhoa Lendinez
Egun on! Zer moduz doa, uda? Nirea amazing! Mendiko ametsen zerrenda gero eta luzeagoa da, baina betetako ametsak ere gero eta gehiago dira. :-) Alpeetan eta Pirinioetan izan gara oporretan. Bi astez lan egitea egokitzen zaigunez, Euskal Herriko mendietan ari gara asetzen.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken