Mauxitxa txarangako kideek 07:00etan puntuan hasi dute gaur, irailak 1, 'Lanaren' diana. Kalebarren plazatik kalejiran abiatu direnean jende gutxi agertu bada ere, hainbat lagun batu zaizkie gero ibilbideko hainbat txokotan eta jarraitzaile multzoa osatu dute amaierarako.
Duela 40 urte inguru hasitako ohitura da Mauxitxa txarangak irailaren 1ean egiten duen kalejira berezia, eta gaur ere ez dute hutsik egin. San Bartolome festak amaitu berri, lanera bueltatzeko eguna da askorentzat irailaren 1a, eta egun seinalatu hau umore onean hasi dute txarangaren kalejirara batu diren lagunek.
![]() |
![]() |