Droga trafikoagatik pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak

elgoibarren.net 2008ko mar. 3a, 15:15

 

Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten zapatu goizaldean (martxoak 2) Elgoibarren, ustezko droga trafikoa dela-eta, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, jakinarazi du Herrizaingo Sailak.

 

 

Joan zen zapatu goizaldean, ordu biak aldera, atxilotu zuen euskal poliziak ustezko droga trafikatzailea. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, Eibarko Ertzain-etxeko bi agente, uniformea jantzi gabe, zaintza lanak egiten ari ziren diskoteka baten inguruetan; eta ustezko salerosketa baten lekuko izan ziren.

1706641295551 Droga trafikoagatik pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak

Horren ondoren, susmagarriak droga esnifatzen hasi ziren eta, une horretan, horiek identifikatzeari ekin zioten ertzainek. Era horretan, autoaren jabea eta ustezko saltzailea D.L.A. (28 urtekoa) zela egiaztatu zuten.
Auto barruan, gai baten hauts zuria eta marroia zuten 26 poltsa, haxixa eta 200 euro aurkitu zituzten, hainbat lekutan ezkutatuta. Hori dela eta, ustezko trafikatzailea atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.