Grande-Marlasca epailearen aurrean deklaratu beharko du Ainara Ladronek A-8 errepidea mozteagatik

elgoibarren.net 2008ko ots. 4a, 13:36
Joan zen urteko urtarrilean Haika-Segi auziko epaiketa salatzeko eginiko ekintzan A-8 errepidea moztu zutela-eta, Grande Marlasca epailearen aurrean deklaratzeko deia jaso du Ainara Ladron elgoibartarrak. Datorren astelehenean (otsailak 11) joan beharko du Madrilera.
 
 

Atxilotu zuten unea.

Desorden publikoak eragitea egotzi zioten Ainara Ladroni eta beste lau laguni, elkarrekin kateatu eta orduerdiz A-8 autopista moztu zutelako, 2007ko urtarrilean.
Orain Azpeitiko epaiteagiaren aginduz, Grande Marlasca epailearen aurrean deklaratu beharko dute bost lagunok datorren astelehenean (otsailak 11), Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
Zitazioak ez duela beste ezer zehazten argitu digu Ainara Ladron berak.