Morroi erdalduna familiak erdaraz ikasteko

elgoibarren.net 2014ko abe. 6a, 11:17
 
Azkue bailarako San Roke baserrian jaio zen Josefina Ulazia Etxeberria (Elgoibar, 1930) eta morroi erdaldun bat izan zuten, haien aitak seme-alabek erdaraz ikas zezaten nahi zuelako. Beste sasoi batzuk ziren. (bideoa dauka)
 


  Euskararen prestigioa indartzeko eginahalak eta bi egiten dihardute gaur euskalgintzako eragileek. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak berak ere sarri esan izan du lan horretan herri-aginteek eta herri-erakundeek zeregin handia dutela. Euskara modernotasun, dibertsitate eta elkarbizitzari buruzko balioekin lotzea ezinbestekoa da hizkuntzaren normalizaziorako, eta datuek erakusten dute bide onean goazela, erdaldunen artean euskararen prestigioa hobetu delako eta elebitasuna askoz barneratuago dagoelako gaur atzo baino. Ez zen beti horrela izan, baina.
  Sasoi batean, euskaldun askok eskola nazionaletan eskolatu zituzten seme-alabak gaztelania ikas zezaten, eurentzako ezinbestekoa izan zelako erdaraz jakitea nor izateko. Josefina Ulazia Etxeberriaren (Elgoibar, 1930) aitak ere pentsaera hori zuen nonbait baserrira morroi erdalduna eraman zuenean. Azkue bailarako San Roke baserrian jaio zen Josefina eta morroi erdaldun bat ere izan zuten, haien aitak seme-alabek euskaraz ikas zezaten nahi zuelako.
 
Josefina Ulazia Etxeberria bizitzako pasarte gehiagoren bideoak aurkituko dituzue ahotsa.com-en.