Euskararen aldeko oihuak hartu du Elgoibar

elgoibarren.net 2014ko abe. 3a, 15:37
Euskararen Eguna da gaur, abenduak 3, eta goizean goizetik hasi dira ospakizunak. Aldarrikapena eta jaia uztartuz, kalejiran irten dira Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak. “Jata, jata, jata… euskaraz gustatzen jata. Jaku, jaku, jaku… euskaraz gustatzen jaku” leloa oihukatuz zeharkatu dituzte herriko kaleak eta Lekueder batu dira gero Urko DJak jarritako euskal dantzak abestu eta dantzatzeko. Euskararen Egunerako antolatutako ekintzek arratsaldean izango dute segida. (egitaraua eta argazkiak eta bideoa dauzka)

 

 Elgoibarko hainbat elkarte, ikastetxe eta erakunde euskaltzalek elkarlanean antolatuko dituzte Euskararen Eguna ospatzeko ekintzak. Elgoibar Ikastolakoek (ikus argazki bilduma) eta institutukoek ikastetxe barruan ospatu dituzte goizean Euskararen Egunerakoko prestatu dituzten ekintzak, eta Herri Eskolakoak, berriz, kalean ibiloi dira. Arratsaldean izango dute segida ospakizunek (egitaraua beherago ikus dezakezue)

ARGAZKIAK: Euskararen Eguna Elgoibarren eta Mendaron: 

EUSKARAK 365 EGUN Elgoibarren

Abenduak 3, eguaztena 

  • 9:45 – 11:30 Kalejira antolatu dute Herri Eskolakoek.
  • 10:00 Disko-festa izango dute Lekuederre, Urko DJarekin.
  • 16:30 – 18:00: Argitxo iratxoarekin berbetan (2-5 urteko neska-mutilentzat) Kultur Etxeko sotoan Taupada Antzerki Taldearen eskutik.
  • 18:00: Elgoibarko euskaltzaleon elkarretaratzea Kalebarren plazan.
  • Ondoren, kalejiran irtengo gara herriko kaleetara. 
  • 18:30: Manifestuaren irakurketa eta Euskaraz bizi nahi dut! flashmob-a Kalegoen plazan. *Oharra: Flashmobera, azaldu, mesedez, kolore biziko kamisetak jantzita.   

Bestelako ekintza batzuk

  • Gurasoak eta irakasleak hiztun hitzaldia. Miren Azkarate. Abenduak 2 (19:00),  Musika Eskolan. Elgoibarko Herri Eskolak antolatuta. 
  • Loreak filma, abenduak 5-6-7-8, Herriko Antzokian.
  • Friends animaziozko filma euskaraz. Abenduak 7 (16:30). Herriko Antzokian.
  • Potologuak antzerki-obra, abenduaren 12an (20:30), Herriko Antzokian.
  • Euskaldunak Elgoibarren liburuaren aurkezpena, abenduaren 17an, Kultur Etxeko sotoan (19:00).