Kirolean eta kirolaren alde egindako lanaren aitortza egin dute kirol federatuaren urteko sarietan

elgoibarren.net 2013ko abe. 19a, 10:43
2013 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu zituzten atzo, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuen Sarietan. Herriko 19 kirol klubek beste horrenbeste sari banatu zituzten, eta horrez gainera, Kirol Patronatuak sari berezi batekin aitortu zuen Morkaiko mendi taldeak Sargoate iturria eta bere ingurua berritzeko auzolanean eginiko ahalegina. (saritu guztien argazkiak eta dauzka)


Berdintasuna eta kirolaz berba egin zuten mahai-inguruko partaideek.

Musika eskolako auditorioan banatu zituzten atzo (abenduak 18) 2013ko Kirol Federatuaren Sariak. Sari banaketa hasi aurretik kirolari buruzko mahai ingurua egin zuten, Berdintasuna eta kirola gaia lantzeko. Mahaiaren bueltan eskubaloia, pilota, triatloia eta txirrindularitzari lotutako bost lagunek parte hartu zuten, tartean Marta San Martin elgoibartarrak. San Martinekin batera, Matxalen Ziarsolok, Patri Espinarrek, Maria Gallastegik eta Ainhoa Azurmendi kazetariak egin zuten berba.
Ainhoa Azurmendi.

1706637092122 Kirolean eta kirolaren alde egindako lanaren aitortza egin dute kirol federatuaren urt

 
 
Ikusi hemen: 2013ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietako irabazleak, eta sarituak izateko egin dituzten merituak (PDF).

 

ARGAZKIAK (2013ko sarituen argazkiak)
 

Aurreko urteetako sarituak