Bihar hasiko dute Ainara Ladronen kontrako epaiketa Donostian

elgoibarren.net 2013ko urr. 29a, 12:11
Bihar, hilak 30, hasiko dute Ainara Ladron elgoibartarraren eta beste lau gazteren kontrako epaiketa, Donostian. Haika-Segi “erakunde terrorista” izendatzea salatzeko, 2007an, A8 autobidean egindako protesta ekintza bategatik epaituko dituzte, eta hori salatzeko eta Ladroni elkartasuna adierazteko ekitaldi berezia antolatu dute Elgoibarren. (bideoa dauka)

  Libre, elkartasunetik konpromisora lelopean batuko dira bihar Maalako parkean, 19:00etan, Ainara Ladronen kontrako epaiketa salatu nahi duten herritarrak.

1706637249552 Bihar hasiko dute Ainara Ladronen kontrako epaiketa Donostian

2007ko urtarrilean, ‘Haika-Segi' auziko epaiketa salatzeko, A8 autobidea {Zarautzeko Frantsezkua izeneko zubipean} ordu-erdiz mozteagatik epaituko dituzte (beheragoko bideoan ikus dezakezue). Fiskalak 30na hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du bihar epaituko dituzten bost lagunentzat.
 Epaiketa egiteko hirugarren saiakera izango da honakoa, arrazoi batengatik edo besterengatik bertan behera geratu zirelako aurreko bi ahaleginak.
  BIDEOA: