Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatu ditu Udal Kirol Patronatuak

elgoibarren.net 2012ko abe. 20a, 10:36
Kirolean nabarmendu edo kirolaren alde lan egin duten 18 lagun saritu zituzten, atzo, Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietan. Horietako bi Udal Kirol Patronatuak emandako sari bereziak izan ziren. Lehena, Manolo Esnaola “Musillo”k jaso zuen, Eskola Kirola sustatzeko egindako lanagatik. Bigarrena, BARREN astekariari eman zioten, azken 20 urteetan “Elgoibarko bizitza islatzen eta bereziki kirolari urte guzti hauetan emandako garrantziarengatik". (saritu guztien argazkiak dauzka)

1706637876318 Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatu ditu Udal Kirol Patronatuak

Azken urteotako ohiturari jarraituz, sariak banatu aurretik kirolarekin zerikusia duen mahai ingurua antolatu zuen Udal Kirol Patronatuak. Txirrindularitzaren inguruan jardun zuten aurten, eta izen handiko txirrindulariek hartu zuten parte solasaldian: Eneritz Iturriaga, Iban Velasco, Koldo Fernandez de Larrea, Amets Txurruka eta Pedro Horrillo.
 

Argazkiak (2012ko sarituen argazkiak)