Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak

elgoibarren.net 2012ko urr. 25a, 10:11
 
Martitzenean bildu zen 2013. urteko egutegirako Elgoibarko Udalak antolatu duen argazki lehiaketaren irabazleak aukeratzeko epaimahaia, eta osatu dute egutegia. 
 
 
 
 
 

Manu Sanchezen argazkia.

Aurten, iaz bezala, Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek parte hartu ahal izan dute lehiaketan, eta guztira, 34 lagunek parte hartu dute. Hori bai, argazki kopurua iazkoa baino handiagoa izan da, izan ere aurten lehiakide bakoitzak sei argazki aurkeztu ahal izan ditu. Epaimahaiak 148 argazki aztertu behar izan ditu guztira. Ongarri elkarteko ordezkariek eta Elgoibarko Udaleko Euskara arduradunak eta Euskara-Kultura batzordeburuak osatu dute aurten epaimahaia. 
Hauexek izan dira irabazleak:
  • Imanol Cerdeira Lasheras (URTARRILA)
  • Miren Gurutze Ariznabarreta Atxa (OTSAILA)
  • Eulogio Mancebo Iranzo (MARTXOA)
  • Manu Sanchez Conde (APIRILA)
  • Manu Sanchez Conde (MAIATZA)
  • Andoni Segundo Armero (EKAINA)
  • Eulogio Mancebo Iranzo (UZTAILA)
  • Izaskun Estibaritz Astarloa (ABUZTUA)
  • Cristina Lopez Gonzalez (IRAILA)
  • Aitor Zabala Iriondo (URRIA)
  • Arkaitz Mujika Urain (AZAROA)
  • Andoni Segundo Armero (ABENDUA)
  Irabazleak 65 euro jasoko ditu saritutako argazki bakoitzeko. 
 
Goiko argazkia: Izaskun Estibaritz Astarloa.