barren.eus

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 

2014-12-13danobat60urteateirekiak1954an sortu zuten Danobat enpresa Ermuaranbide kaleko tailer txiki batean. Hirurogei urte pasa dira ordutik eta egun munduko enpresa garrantzitsuenetarikoa da erreminta-makinaren sektorean. Abenduaren 14an, 500 lagunetik gora batu ziren Elgoibarko Arriaga auzoan kokatua dagoen lantegira, 60. urteurrena ospatzera.

 

 Ekitaldia goizeko 10:30ak aldera hasi zen, eta hitzaldi motz baten ostean, Danobat barrutik ezagutzeko aukera izan zuten beharginen familiek: lan gune desberdinak, makinak, jantokia... Lantegia hainbat gunetan banatu zuten ospakizun ekitaldirako, eta gune bakoitzean makina erremintaren nondik norakoak azaldu zituen kooperatibako kide batek. Eguerdi aldera luntxa eduki zuten. Bitartean, etxeko txikiek jolaserako aukera izan zuten beraientzat egokitutako txoko batean jarritako puzgarria, txirrista, zezen mekaniko eta barrekin.

 Ospakizunak ez dira hemen amaitzen. Danobateko kide izan diren eta jubilaturik dauden lagunek ere lantegia barrutik ikusteko aukera izango dute-eta, abenduaren 20ra bitartean. Orain arte 200dik gora lagun etorri direla bisitan jakinarazi dute Danobatetik. “Zer gutxiago, pertsona hauek beraien harria ipini dute-eta Danobaten ametsean. Arizmendiarrieta aitak zihoen bezala, beraien xede nagusia enpresak eraldatzea da, garatzea, horrela, gizartea eraldatzeko. Ez daukate erronka makala; berak zioen bezala, mundua ez zaigu begira egoteko eman, eraldatzeko baizik. Lan aurrerakinak eskualdeko soldaten parekoak izatea, etekinak osorik kapitalizatutako itzulkin gisa bideratzea, interkooperazioa, demokrazia parte hartzailea... Azken finean, pertsona aske bezala beste era batera amestea posible zela erabaki zuten Danobat sortu zuten lagunek duela 60 urte, eta amestutakoa egi bihurtzen dihardute gaur egun ere”.

 

 

 

Albiste honi komentario bat gehitu


Segurtasun kodea
Beste irudi bat erakutsi

Komunitatea

mendiak-beti-jarriko-gaitu-gure-lekuan
barren.eus
Aurtengoa epikoa izan dela diote. Adorearen, ahaleginaren, heroikotasunaren ondorioz, goratzeko modukoa. Goizeko 09:00etan epel zen Zegaman, sargori ere bai, tarteka.
abadino-san-trokazetan
Eire Vila
Abadiño Durangaldeko merindadeko herrietako bat da eta Zelaieta Abadiñoko auzo bat.
gaztelekuaren-udako-planak
Gaztelekua
Uda usainarekin bat, gaztelekuko nerabe eta hezitzaileen artean adostutako udako oporraldiko eskaintza aurkeztera gatoz.
elikagai-bilketarako-boluntario-bila-gabiltza
Guraso Kontseilua
Ostiral arratsaldean eta larunbatean egingo den bilketan laguntzeko boluntarioak behar ditugu.
torreak
Eire Vila
Landare igokarien tankeran egin dut aurrera, gorantz eguzki bila; edo inguruetako pinuak bezala, azkar eta etenik gabe, ingurua itoz horretarako, beste ezerri sortzeko aukera ukatuz eta trukean apenas itzalik itzuliz. Zabalean lekurik ez eta kabitu ezinik luzetara hazi nintzen, bertikalean, lehertuko ez banintzen.
animatu-eta-parte-hartu-aurtengo-365-ekimenean-2
365ekimena
Euskararen Egunera begira, ideia batzuk dauzkagu eta zure laguntza behar du Elgoibar 365 ekimenak.
hezkuntza-euskadi-google-apps-5-topaketak
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastola partaide eraginkorra izan da "Educación Euskadi Google Apps" jardunaldien azken bi ediziotan, bere esperientzia partekatu baitu bi hitzaldi medio.
ikasleen-sormena-piztuz-elgoibar-argitu
Kalamua Guraso Elkartea
Anna Nosowicz artista poloniarrarekin elkarlanean egin genuen Poloniako argiak proiektuari buruzko bideoa aurkeztu dugu Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan.
gurasoen-kontseilua
Guraso Kontseilua
Bergarako Aranzadi Ikastolak urrian egingo du Kilometroen jaia.
eskatu-kontserbak-maiatzaren-24a-baino-lehen
Errigora
Errigora ekimenak Eskutik eskura kanpaina jarri du abian, kasu honetan kontserbak eskatzeko.
zaid-ait-malek
Ainhoa Lendinez
Zaid Ait Malek. Mendiko korrikalaria. Marokoarra jaiotzez, 10 urte Espainian bizitzen.
herniora-mendi-irteera-apirilaren-24an
Morkaiko
Morkaiko mendi taldeak Herniora mendi irteera antolatu du apirilaren 24rako, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean. 
goiz-pasa-ederra-paraje-elurtuetan
Morkaiko
Aloñara igotzeko asmoa bagenuen ere, elur asko zegoela-eta planez aldatu behar izan genuen eta Arantzazu inguruan ibili ginen. Hori bai, elur gosea aseta itzuli ginen etxera.
ederra-egin-dugu
errigora
Elgoibarren, 60 familiak baino gehiagok kontsumituko du aurten Nafarroako Hegoaldeko olioa. Izan ere, 1.000 litro olio banatuko ditu bihar (zapatua) Errigora ekimenak.
alonara-mendi-irteera
Morkaiko
Morkaiko mendi taldeak Aloñara mendi irteera antolatu du martxoaren 13rako, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako gurasoekin elkarlanean. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

Barren.eus Facebooken

Elgoibar/Mendaro Twitter

TrabajosxHoras Nuevo #trabajo de Precio carnet de conducir B en Elgoibar (Guipúzcoa) https://t.co/MFimztARFd #empleo #Cronoshare
59mreplyretweetfavorite
IMH_Elgoibar @BEC_BIEMH-n #Workinn-eko arduradunak IMHko erakustokia bisitatzen https://t.co/kdONTDLWhP https://t.co/Ii1LICJFQw
3hreplyretweetfavorite
barreneus Francisco Arano "Baltasar"pilotariaren ostatua eta #Elgoibar-ko estreinako autoak @ahotsak https://t.co/nxqx0VKI4X https://t.co/t1KqgVIEq6
3hreplyretweetfavorite
barreneus 180 igerilarik hartu zuten parte #Elgoibar-ko Igeriketa Egunean https://t.co/9N7iyfeWM1 https://t.co/iFgdY0mlb9
4hreplyretweetfavorite
IMH_Elgoibar @BEC_BIEMH-n #workinn inaugurazioan X.Ortueta @IMH_Elgoibarko presidentea eta @AFMmachinetools zuzendariaren agurra https://t.co/A3zPZfT54w
6hreplyretweetfavorite