Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean

elgoibarren.net 2012ko mar. 28a, 15:55
Ainara Ladron aske geratu zen atzo 30.000 euroko bermea ordainduta, eta goizaldeko 3:30 aldera iritsi zen Elgoibarrera. Herritar ugarik egin zuen Madrilerako bidea, autobusez, Ainara Ladronen bila, eta gehiago izan ziren Elgoibarren zain zituenak. Ehun lagunetik gora batu ziren goizaldeko ordu txikietan Plaza Handian. (bideoa eta argazkiak dauka)

 Harrera egiteko prest ziren Ainararen lagunek txalaparta eta txalo artean hartu zuten elgoibartar gaztea, eta Cynthia Pazmiñok, Jon Lizarraldek eta Ainhoa Lendizek aurreskua dantzatu ostean Mikel Olaizolak hiru bertsorekin eman zion ongi etorria. Ondoren, Jokin Azpiazuk eta Ander Mujikak musikaz lagunduta kanta bi abestu zizkioten Plazara gerturatutakoek Ainarari.

•Ainararen berbak
 Bukatzeko, Ainarak berak hartu zuen hitza, denbora honetan alboan izan dituen denei eskerrak eman eta kideei borrokan jarraitzeko deia egiteko. Era berean, bera askatu arren, euskal preso askok espetxean eta erbestean jarraitzen dutela gogorarazi zuen Ladronek.
 Datorren zapaturako Ainara Herrira ekitaldi antolatu du Herrira mugimenduak. Plaza Handian izango da, 19:30ean. Horren ostean, trikipoteoa, afaria eta kontzertua antolatu dituzte. Afarirako tiketak Iturri, Lanbroa eta Iratxo tabernetan eskuratu daitezkeela jakinarazi dute, gaurtik aurrera.

1706638420223 Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean

1706638420321 Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean

1706638420433 Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean

1706638420518 Ainara Ladroni harrera egin diote goizaldean