IkaSarea jaio da, Gipuzkoako prestakuntza bitartekarien sarea

elgoibarren.net 2012ko ots. 23a, 10:18
 
Gipuzkoako Etengabeko Ikaskuntzako Bitartekarien sareak, Bizikasi, IkaSarea izeneko egitasmoa sortu du. Gipuzkoako eskualdeetan kokatuta dauden bitartekarien talde lanaren bidez, herritar guztientzako formazio aukerak gerturatu eta hiritartasun aktiboa bultzatzea da proiektuaren asmoa. Elgoibarren, Bergaran, Irunen, Tolosan eta Zarautzen ditu ordezkaritzak eta Elgoibarko egoitza IMHn dago.

 Formazio beharrak antzematea, ikasketetan orientatzea, titulazioen homologazioari buruzko informazioa bilatzen laguntzea, profesionaltasun ziurtagiri eta konpetentzien errekonozimenduari buruz informatzea, ikasketa formal eta ez formalen inguruko informazioa bilatzea edota formazio-ibilbide desberdinen inguruko informazioa erraztea dira IkaSare honen egiteko nagusiak, besteak beste. Hortaz, formazioaren inguruan informazioa behar izanez gero, edo arlo honetako ekintzaren bat egin nahi izanez gero, IMHn kokatuta dagoen ordezkaritzara jo besterik ez duzue.

Egin klik taulan handiagoa ikusteko.

IkaSareak hainbat gaien inguruko prestakuntza ikastaroak antolatu ditu zenbait eskualdetan martxorako. Debabarrenaren kasuan, Elgoibarren eta Mendaron, ondorengo ekintzak antolatu dituzte (ikus ondoko taulan). Izena emateko edo informazio gehiagorako www.zerikasi.com webgunea kontsultatu edo honako telefonora hots egin (943 744 132/Leire Alberdi).