Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

elgoibarren.net 2012ko ots. 3a, 10:33
 
Arnaldo Otegik jaso du Gaztezulo aldizkariak antolatutako Gaztezulo Sarien bigarren edizioa. Gaztezuloko kideak Elgoibarrera etorri ziren garaikurra senitartekoen eskuetan lagatzera, eta, bidenabar Arnaldo Otegiren alderdi ez publikoa euren irakurleei hurbiltzeko asmoz, Otegiren lagun, ezagun eta senitartekoekin bildu ziren. Bideo batean jaso dute dena. (bideoa dauka)

 Arnaldo Otegiren emaztea, semea, gurasoak, lagunak eta ezagunen eskutik politikari elgoibartarraren aurpegi pribatua gehiago ezagutu eta ezagutarazi nahi izan dute Gaztezuloko kideek, eta bideo batean jaso dute dena. Bideoaren amaieran, Otegik berak Logroñoko espetxetik igorri dituen esker oneko berbak ere gaineratu dituzte.
Irakurleek emandako saria

1706638536868 Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria

Urte honetan zehar egin duen ekarpena (edozein delarik ere bere alorra) kontuan hartuta, nork merezi du II. Gaztezulo Saria? Horixe da Gaztezulokoek irakurleen artean luzatu zuten galdera. 2011ko irailaren 5etik abenduko azken eguneraino, gaztezulo.com webguneko Eztabaidagunean nahi zuen orok izan zuen aukera bere proposamena egiteko edota besteren batek aldez aurretik egindakoari boto bidez babesa emateko, baita iruzkinak uzteko ere. Idazle, kirolari, musikari, dantzari, bertsolari eta besteren izen-abizenak izan dira baina, guztien artean, Arnaldo Otegi politikari elgoibartarrak jaso du babesik handiena (Gorka Urbizuk jaso zuen I. Gaztezulo saria, 2010ean)
  • Informazio osoagoa eta argazkiak hemen