Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan

elgoibarren.net 2006ko abe. 11a, 14:28
Tatiana Kononenko ukraniarra izango da XVI. Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketako  nobedade nagusia. 1993an Malina Nicoara frantziarrak parte hartu zuenetik ez da gehiago emakumerik izan Elgoibarko Torneoan. Gaur eguerdian (13:00) aurkeztu dute Txapelketa eta abenduaren 17ra bitartean nazioarte mailako 10 xakelari arituko dira lehian. Partidak Kultur Etxeko hitzaldi gelan jokatuko dira 16:00etatik aurrera. 

 

Oleg Korneev errusiarrak 5 bider irabazi du Txapelketa

Aurten ere Oleg Korneev izango da txapela janzteko faborito nagusia. Errusiarrak 5 aldiz irabazi du Elgoibarko Torneoa, iazko garaipena barne. Bera izan da 16 urtean garaipena errepikatzea lortu duen xakelari bakarra. Korneev, gainera, sasoiko iritsi da Elgoibarrera, aurten makina bat txapelketa irabazi ditu-eta: Coria del Rio, Santa Coloma de Queralt, Benasque eta Sestaoko txapelketak, besteak beste. 2657 ELO puntuazioa du maisu handi errusiarrak.

3 euskaldun eta 15 urteko xakelari bat

1706641999838 Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan

Faboritoen multzoan sartzekoak dira baita ere, Azerbaiyaneko Azer Mirzoev eta Eric Prie frantziarra. Lehenak Deustuko Nazioarteko Txapelketa irabazi du eta bigarrena Frantziako txapeldunordea da. Claude Landenbergue suitzako txapeldunarentzat Elgoibarrera etotzen den lehen aldia izango da, baina bere maila ematen saiatuko da.

 

 

Hauen atzetik kokatzen dira faboritoen zerrendan 3 parte hartzaile euskaldunak: Mario Gomez (Euskadiko Txapelduna), Iñigo Argandoña eta Santiago Gonzalez. Mario Gomez santurtziarrak badaki Elgoibarren irabaztea zer den eta hau ere sasoiko dabil, Leoneko Nazioarteko Irekia irabazi berri baitu. Espainiarrei dagokionez, aipagarria da Ivan Salgado galiziarraren partaidetza, 15 urte besterik ez baititu. 14 urtez azpiko Munduko Txapelketan 4. postuan sailkatu zen.

XVI. Elgoibarko Nazioarteko Txapelketa (Parteideak)

1-Oleg Korneev (Errusia)

2-Azer Mirzoev (Azerbayan)

3-Eric Prie (Frantzia)

4-Manuel Perez Candelario (Espainia)

5-Mario Gomez (Euskadi)

6-Claude Landenbergue (Suitza)

7-Ivan Salgado (Espainia)

8-Iñigo Argandoña (Euskadi)

9-Santiago Gonzalez (Euskadi)

10-Tatiana Kononenko (Ukrania)

1706641999875 Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan

1706641999915 Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan

1706641999955 Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan