Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria itxiko dute, artapen lanak egiteko

Barren.eus 2017ko urt. 19a, 14:27

Andikanotik Maltzaga arteko bidegorria itxita egongo da barixaku honetan, urtarrilaren 20an, sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egin behar dituztela-eta.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, 08:00etatik 17:30era bitartean egongo da itxita bidegorria barixakuan. Bidearen artapen lanak egun batean amaituko dituztela aurreikusten dute.